2024/05/10

Oierren agurra


San Lorentzo eskolan

lanean biziki,

ikasleak laguntzen

adi ta prestuki.

Mendira ere joan gara,

batzutan poliki,

guztion erritmora

egokituz beti.

Elgetako lubakiak ezagutzeko irteeran.


Irakasle izatea

ez da lan makala,

ikasleei jakintza

zabaltzea bezala.

Egunero pazientziaz,

izan zara apala,

hartzarena ere e(g)in duzu

beti esku-zabala

Hartzaren eguna ospatzen Inauterietan.


Hogeita bost ikasle

gelan egunero,

motibazioa lantzen

egin zara ero.

Bokazioa bait duzu,

ta bihotza bero.

Laster etorri bueltan

ez e(g)in utzik gero!


Ikasleekin antzerkia lantzen.

Edu, Oier eta Ane

Eskerrik asko Oier!


2024o maiatzaren 10ean

Ermuko San Lorenzo eskola


No hay comentarios:

Publicar un comentario