2023/12/22

Gabonak San Lorentzo Eskolan (2023)




Olentzero eta Mari Domingi agurtu genituen,
eta ordainetan opariak jaso genituen!

Aupa Olentzero eta Mari Domingi!


 

2023/12/20

Aro Modernoaren (1492-1789) proiektua

 

Colón eta Amerikaren "aurkikuntza"
1492, XV. mendea

Magalhaes eta Elkanoren Munduaren Lehen Bira 
1519-1522, XVI. mendea.

Galileo Galilei, teleskopioa eta astronomia 
1650, XVII. mendea

Darwin (Aro Garaikidea) eta Beagle itsasontsian egin zuen bidaia 
1831-1836.
Izakiaren eboluzioa.



Proiektua: 

ARO MODERNOA 1496 - 1789

Aurkikuntza geografikoak:
  • Cristobal Colón eta Amerikaren “aurkikuntza”, 1492.
  • Magalhaes eta Elkanoren Lehen Mundu bira, 1519-1522.
  • Andres Urdanetaren iztuli-bidaia edo “tornaviaje”, 1565.

Asmakuntza berriak:
  • Ipar horratza eta kartografia (mapak) herrialde berriak aurkitzeko.
  • Suzko armak (bonbarda, culebrina) herrialde berriak konkistatzeko.
  • Inprenta, Gutenberg, Alemania, 1440, kultura zabaltzeko.
  • Teleskopioa: Galileo Galilei, Italia, 1609, zientzia ezagutzeko.

Ondorioak; iraultza edo aldaketa ezberdinak:
  • Gizarte ezberdinen arteko elkar ezagutza aurkikuntza geografikoen bitartez:
  • Europa, Amerika eta Asia kontinenteen arteko ibilbide berriak.
  • Komertzioaren indartzea: 
  • Espeziak (clavo, kanela) Asiatik Europara ekarriz.
  • Urrea eta janari “berria” (cacaoa, patata) Ameriketatik Europara.
  • Inperio berrien sorrera:
  • Espainiarra, portugaldarra, ingelesa eta frantzesa.
  • Kulturaren zabalkuntza eta pertsonen ilustrazioa (liburuak, egunkariak).
  • Berpizkundea edo Renacimiento.
  • Astronomiaren ideietan aldaketa: Eguzki sistemaren erdian eguzkia eta ez Lurra.
  • Teoria heliozentrikoa: Eguzkia (helio) erdian. Copernico eta Galileo.
  • Galileo Galilei: 1609, teleskopioa honbetu.
  • Gizartearen antolaketa berria: agintariak herriaren ordezkariak eta ez erregeak.
  • Frantziako Iraultza (1789).
  • Izakiaren jatorria zeluletan hasi zela ezagutzera eman zen, Gaur Egungo aroan jadanik.
  • Darwin (1809-1880) zeintzialari ingelesak, eboluzioaren teoria argitaratu zuen.
  • Beagle itsasontzian eginiko bidaiaren ostean (1831-1836) izakia aukeraketa naturalaren bitartez aldatzen joan da eta ez jainkoak sortua.

--------------------------------------------------------------------------------
ANTZERKIAK:
-------------------------------------------------------------------------------

Amerikaren aurkikuntza eta Cristóbal Colón 1492

Colón: Amets

Juan II.a - Portugalgo erregea: Alois

Isabel - Españako (Gaztela) erregina: Irati

Fernando - Españako (Aragón) erregea: Ismael

Marinela 1: Udane

Atahualpa - Ameriketako indigenen erregina: Ensaf 

Narratzailea: Irati

Narratzailea: Cristóbal Colón itsasgizon jakintsua zen. Txikitatik kostaldean lan egin zuen eta itsasontzietan nabigatzea gustatzen zitzaion. 

Colón: Goazen itsaso berriak ezagutzera!

Marinela 1: Baina kontuz ibili behar gara, itsasoan munstroak bizi bait dira!

Colón: Lasai gizona! Ni kapitaina naiz eta mapak oso ondo ezagutzen ditut.

Marinela 2: Eta urrutira joaten garenean itsasoa amaitzen bada?

Colón: Baina zer diozu grumete! Hori ezizenzkoa da, Mundua ez da laua, Mundua borobila da!

Marinela 1: Hori zuk esaten duzu, baina beste askok Mundua itsasoaren puntan bukatzen dela diote,

 eta gero amildegi handi bat dagoela.

Colón: Gaizki zabiltzate biok! Etorri nirekin eta erakutsiko dizuet.

Marinela 2: Ez, ez, ez! Mundutik behera jausiko gara denok. Colón, zu zoratuta zaude!

Colón: Zelako kultura gutxi duzue, zuek ez duzue libururik irakurtzen. Liburuek lurralde berriei buruzko

 informazioa ematen digute eta ez baduzue irakurtzen buruan beldur ugari izango dituzue. 

Ni hemendik banoa, Portugalgo erregearekin hitz egin behar det eta!

Narratzailea: Horrela, gure protagonista, Cristobal Colón itsasgizona, Portugalgo Joan II.a zen erregearekin 

elkarrizketatu zen.

Colón: Errege jauna, Juan II.a, ni Cristóbal Colón naiz eta ideia garrantzitsu bat azaltzera natorkizu.

Juan II.a: Esan Colón, zertara etorri zara nirekin hitz egitera?

Colón: Begira Portugalgo jauna, zuek espeziak Moluketatik ekartzeko bidai luzea egin behar duzue, 

zeren eta Afrikako kontinente guztiari buelta handi bat eman behar diozue.

Juan II.a: Bai, egia da, guztira urte bete behar dugu espeziak Moluketatik Portugalera ekartzeko. 

Baina espeziak oso garrantzitsuak dira, janaria kontserbatzeko, gustu ona emateko eta buruko 

mina kentzeko balio bait dute.

Colón: Urte bete denbora luzea da, baina nik beste ideia bat daukat.

Juan II.a: Eta zein da ideia hori?

Colón: Begira jauna, Moluketara joateko mendebaldeko bidea hartzen badugu lehenago iritsiko gara.

Juan II.a: Baina Colón, zer diozu? Zoratuta al zaude? Itsaso zabaletik joaten bazara, gero amildegi batetik 

jausiko zara? 

Eta han munstroak bizi dira!

Colón: Barkatu jauna, baina hori gezurra da, gehiago irakurri beharko zenuke.

Juan II.a: Joan zaitez hemendik oraintxe bertan! NI pertsona jakintsua naiz, Portugalgo erregea!Narratzailea: Colonek Portugal atzean utzi eta bere proposamena Españako erregeari eta erregina azaldu zien; 

Fernando eta Isabel katolikoak.

Colón: Egun on Fernando eta Isabel, zuek errege jakintsuak zarete asko irakurtzen duzuelako eta ideia baten berri 

ematera natorkizue.

Fernando - Españako erregea: Esan Colón, guri kultura asko gustatzen zaigu eta beti entzuten ditugu ideia berriak.

Isabel - Españako erregina : Colón jauna, zu itsasgizon handia zara eta badakigu gauza asko dakizkizula, 

ziur gaude zurekin asko ikasiko dugula. Esan, zein da zure ideia berri hori?

Colón: Begira jaun andereak, zuek espeziak loortze nahi duzue, ezta?

Isabel: Bai, baina Portugalek Moluketara joateko bidea oztopatu digu.

Fernando: Bai, eta gainera portugaldarren bidea erabiltzen badugu bonbardekin itsasontziak ondoratuko digute.

Colón: Horregatik Afrikatik doan bidea ezin da erabili, Portugalek zaintzen duelako. Baina badago beste bide bat!

Fernando: Bai? Hori ez genekien!

Isabel : Esan, esan Colón, bide berri hori ezagutzeko irriketan gaude!

Colol:Banekien zuekin ondo konponduko nintzela, zuek pertsona ilustratuak zaretelako, asko irakurtzen bait duzue.

Narratzailea: Colonek orduan, Munduko mapa handi bat zabaldu zuen mahai batean eta bere azalpenekin hasi zen.

Colón: Begira, hau España da eta hau Molukak, espeziak Moluketatik ekartzeko ekialdetik joan beharrean, 

mendebaldetik joan gaitezke, eta lasai egon zeren eta mendebaldean ez da itsasoa bukatzen.

Isabel : Lasai Colón, hori badakigu, liburuetan irakurri dugu Mundua borobila dela eta itsasoa ez dela 

inon amaitzen, ez dagoela amildegirik.

Fernando: Zugan konfidantza guztia dugu eta mendebaldeko bidaia egiteko 3 itsasontzi utziko dizugu:

 La Niña, La Pinta eta La Santa María.

Colón: Eskerrik asko Fernando eta Isabel.Narratzailea: Horrela, Colonek 1492. urtean, espedizioa prestatzen hasi zen. Itsasontziak janariz bete 

eta marinelak elkartu zituen eta abuztuaren 15ean Sánlucar de Barramedatik irten ziren. 

Hortik bi hilabetetara, urriaren 12an, lurra aurkitu zuten.

Itsasoko bidaian elkarrizketa hau izan zuten Colonek eta marinela 1ek:

Marinela: Colón gosea daukat.

Colón: badakit marinela, joan zaitez sukaldera eta eskatu janaria sukaldariari.

Marinela: joan naiz sukaldera, baina ez da geratzen janaririk Colón.

Colón: Nola ez dela janaririk gelditzen!

Marinela: Joan zaitez zu sukaldera, eta konturatuko zara. Arratoiak bakariik daude itsasontzian.

Colón: Arratoiak? 

Marinela: Bai, gure ogia eta azukrea jaten ari dira!

Colón: Ba, arrapatu arratoiak oraintxe bertan, eta sutan erreko ditugu!

Marinela: Ideia ona, eta nahi duenak arratoiak a la brasa jango ditu.

Handik gutxira, oihu handi bat entzun zen:

Marinela: Lurra, lurra ikusten da! Molukasera iritsi gara! In digenen lurraldea!

Narratzailea: Ameriketako Puerto Ricora iritsi ziren, baina Colonek Moluketako Indietara iritsi zirela pentsatu zuen. 

Horrela Colonek eta indigenen erreginak, Atawalpak, hurrengo elkarrizketa izan zuten:

Colón: Azkenan arrazoia nuen, mendebaldeko bidea aurkitu eta helburua lortu dugu! Marinelak, 

hasi espeziak aurkitzen eta Espainiako errege eta erreginari eramango dizkiegu.

Atawalpa - indigenen erregina:  Kaixo, ni ATAHUALPA naiz, zuek nortzuk zarte? eta zertara zatozte gure lurraldeetara?

Colón: Kaixo, ni Colón naiz eta Españako errege-errginak bidali naute lur berriak konkistatzera.

Atawalpa: Ba, lur hauek sakratuak dira eta jainkoarenak bakarrik dira.

Colón: Hori ikusiko dugu, guk ejerzito handi bat dugu, eta ez badiguzue zuen lurrak ematen hil egingo zaituztegu.

Atawalpa: Zuek eskopetak dituzue, baina gu indigena asko gara eta nahiago dugu hitz egitea pakea izateko.

Colón: Nik ere pakea nahi dut, baina zuen lurrak ere bai, canela eta clavoa lortzeko.

Atawalpa: Hemen ez dugu canela eta clavorik, baina bai patata eta cacaoa.

Colón: ondo da, gure artean produktuak trukatu ditugu, guk azukrea emango dizuegu eta zuek guri canela, 

ados Ataealpa erregina?

Atawalpa: Bai, ados gaude, baina utzi pakean gure familiak eta lurrak.

Narratzailea: Espezian bila aste oso bat igaro ondoren, konturatu ziren Atawalpak esandakoa egia zela, beste landare mota batzuk zeudela.

Marinela: Colón, canela eta clavoa ez ditugu aurkitu baina beste tuberkulu eta espezia batzuk daude. 

Patata eta kakaoa deitzen diete hemengo indigenek.

Colón: Ondo da, horiek ere balio dute. Goazen bueltatzera Espainiara.

Narratzailea: Espainiara bueltatu ziren eta urteak pasatu ziren Colón Moluketara ailegatu zela pentsatzen zuela. 

Colón hil (1506) eta hogei urtetara, Americo Bespuccio kartografoak, mapa batean, Amerika izena ipini zion kontinente berriari. 


























-------


Magallaes eta Elkanoren espedizioa 1519-1522

Magalhaes: Diego. 

Elkano: Salahdin. 

Marinel 1: Iker .

Marinel 2: Mikel. 

Indigena: Unax. 

Carlos: Yassir

Narratzailea: Danel

Narratzailea: Behin konturatu zirela Colonek egindako bidaian Ameriketara iritsi zirela, Moluketara iristeko nahi zuten eta beste ibilbide baten bila ahasi ziren: Amerikaren hegoaldetik.

Narratzailea: Horrela, Magalhaes portugaldarrak eta Elkano getariarrak expedizio bat antolatu zuten Españako erregeen laguntzarekin.

Magalhaes: Bon día majestade, Moluketatik espaziak ekartzeko expedizio berri bat antolatu dugu.

Elkano: Expedizio honetan Ameriketako ibilbidea antolatu dugu hegoaldetik pasatuz.

Carlos I.a: Arrazoia duzue! Colonen bidaiaren ostean ibilbide hori probatzea beharrezkoa da. Gainera Españara espeziak ekartzeko beharra dugu.

Magalhaes: Será uma longa viagem e precisaremos de muita comida e bebida. (Bidai luzea izango da eta horretarako janari eta edari asko beharko dugu).

Elkano: Itsasontzi eta marinel asko ere beharko ditugu.

Carlos I.a: Zenbat itsasontzi eta marinel beharko dituzue? Eskatu behar duzuen guztia Españako koroarako oso garrantzitsua bait da bidai hau.

Magalhaes: 5 itsasontzi majestade.

Elkano: Eta 250 marinel.

Narratzailea: Horrela, 1519. urtean Moluketarako bidaiarekin hasi ziren. Sanlucar de Barramedatik eskatutako itsasontzi eta marinelekin irten ziren. Bidai honek urte asko iraun zituen, 3 guztira, eta tartean abentura ugari ere bizi izan zituzten.Amerikara iritsi zirenean, beste ozeanora igarotzeko bidea bilatzen ari ziren.

Marinela1: Ze zaila den bide berria aurkitzea, atzo Río de la PLatan izan ginen, baina hortik ez zen!

Elkano: Lasaitu marinelak, laster aurkituko dugu bide egokia, fedea izan dezagun.

Marinela 2: Bihar hegoalderago saiatuko gara.

Narratzailea: Hurrengo egunean, Magalhaeseko bide estu bat aurkitu zuen.

Magalhaes: Begira hor aurrean, mendien artean itsasoak jarraitzen du. Hortik joango gara.

Elkano: Hortik ez da Magalhaes!

Magalhaes: Bai, sinistu, mapa hauetan irtenbidea hortik dela dio.

Marinela1: Itsaso zabalean gaude! Estu-unea igaro dugu!

Magalhaes: Nire omenez estu-une honi “Estrecho de Magahlaes” deituko diogu.

Narratzailea: Horrela, itsaso berri batean sartu ziren. Oso lasaia eta barea zen.

Elkano: Orain itsaso lasai batean sartu gara, ez dago ia olaturik! Itsaso hau oso handia da eta izen bat ipintzea pentsatu dut nik ere: aurrerantzean Ozeano Barea deituko diogu, edo Océano Pacífico.

Narratzailea:Hilabete batzuk igaro ondoren, expedizioa Moluketara iritsi ziren, baina bertako bizilagunek ez zuten ondo hartu itsasgizon berriak.

Marinela 1: Lurra, lurra! Hor aurrean uharte batzuk daude! Moluketara iritsi gara, aupaaa!

Marinela 2: Baina kontuz ibili behar gara, uharte horretan indigenak bizi dira eta oso gerlariak dira, gezi handiak dituzte beraien lurrak defenditzeko.

Indigena: Zer egiten duzue hemen. Hemendik kanpo nahi zaituztegu! Hau gure lurra da, kanporaaa!

Magalhaes: Ez, hau gure lurra da, guk konkistatu dugu!

Indigena: Urte asko daramatzagu hemen bizitzen eta hau gure lurra da, kanpoora!

Elkano: Goazen denok indigenei aurre egitera, prestatu zuen suzko armak; espingarda, bonbardak eta kulebrinak prest!

Indigena: Gure lurra defendatuko dugu! Prestatu arkua eta geziak eta goazen Espainiarrei aurre egitera!

Narratzailea:Booom! Borrokaren ostean Magalhaesi bihotzean gezi bat sartu zioten.

Magalhaes: Aaaah, bihotzean mina daukat, gezi hau etara mesedez, bestela hil egingo naiz!

Indigena: Hori gertatzen zaizu zure lurra ez dena konkistatzen saiatzeagatik! Hemen hilko zara.

Elkano: Marinelak, Magalhaes hil egin da! Bizkor, hartu espezia batzuk eta goazen ihes egitera hemendik.

Marinela 2: Hemen canela eta clavo asko daude, eta gu oso gutxi gara, beste marinelak oraindik borrokatzen ari dira eta asko hilak daude.

Elkano: Goazen, bestela gu ere hilko gara! Iitsasontzi bakar bat dugu, Nao Victoriara igo behar gara! Bizkor, goazen Españara bueltatzera.

Narratzailea:Horrela, 1522. urtean, Elkano eta 18 marinel Munduari Lehen Bira eman zioten, 3 urte luze itsasoan igaro ondoren.

Marinela 1: Lurra, lurra! Azkenean Españako lurrera iritsi gara! Zenbat denbora egin dugun itsasoan!

Elkano: Arrazoia duzu marinela, baina gu izan gara lehenak Munduari Bira ematen, guztira 3 urte behar izan ditugu! 

Carlos I.a: Ongi etorri Elkano! Non daude Magalhaes eta beste marinel guztiak? Oso gutxi bueltatu zarete! Gainera itsasontzi bat bakarrik ikusten dut, zer gertatu da beste 4 itsasontziekin?

Elkano: Carlos I.a errege jauna, hori istorio oso luzea da, horretarako antzerki bat idatzi beharko nuke






----------------------

Galileo Galilei astronomoaren aurkikuntzak: 
teleskopioa eta planeta berriak 1640



Narratzailea: Ane

Galileo astronomoa: Eneko D.

Urbano VIII.a Aita Santua: Eneko G.

Minerva astronomoa: Lucía

Florentina astronomoa: Izaro

Isabela astronomoa: Ainhoa P.

Sofía astronomoa: Ane



Narratzailea: Galileo Galilei astronomo italiarra zen. Planetak begiratzea asko gustatzen zitzaion eta horretarako teleskopioa hobetu zuen. Bere ikerketak oso garrantzitsuak izan ziren Eguzki Sistema osatzen duten planetak eta izarra ezagutzeko. Galileoren lagun handia Erromako Aita Santua zen; Urbano VIII.a.


Urbano VIII.a Aita Santua: Kaixo Galileo, zer moduz zabiltza?

Galileo:  Kaixo Urbano jauna, badakizu teleskopio bat ari naiz hobetzen.

Urbano VIII.a: Eta zer da asmakizun berri hori? Non aurkitu duzu?

Galileo:  Teleskopioak lenteak ditu, irudiak handitzeko beira berezi batzuk dira. Hodi luze batean sartuta

 daude eta bertatik objetuak gertuago ikusi ditzazkegu.

Narratzailea:Orduan, Galileok Urbano VIII.ari teleskopioa uzten dio eta bertatik begiratzen hasten da.

Urbano VIII.a: Zelako interesgarria den hori, Galileo! Eta orain arte zer ikusi duzu teleskopioarekin?

Galileo:  Begira, Urbano, gauetan, argirik ez dagoenean izarrak eta planetak gertuago ikusten ibili naiz.

Urbano VIII.a: Bai? Nik ere nahi ditut planetak ikustea. Eta zeintzuk planeta ikusi dituzu?

Galileo:  Gure Eguzki Sisteman planeta asko daude, zazpi guztira: Mercurio, Artizarra (Venus), Lurra, 

Marte, Júpiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Plutón ere ikusi daiteke, baina uste dut oso txikia dela planetatzat hartzeko.

Urbano VIII.a: Zergatik ez duzu antolatzen gau batean jarduera astronomiko bat Erromako biztanleek planetak ikusteko?

Galileo:  Hori oso ideia ona da, Urbano jauna. Baina horretarako dirua beharko nuke.

Urbano VIII.a: Lasai Galileo, nik lagunduko dizut, zuk nahi duzuna eskatu eta horrela jendeak kultura gehiago izango du.

Galileo:  Bai, jendeak asko ikasten badu gerra gutxiago egongo dira Munduan eta gure artean ondo

 konponduko gara.

Narratzailea:Horrela, hurren asteetan Galileok Erromako mendi batean 10 teleskopio prestatu zituen jendeak 

beraien bitartez planetak eta eguzkia ikusteko.

Urbano VIII.a: Kaixo berriz ere Galileo laguna, nola zabiltza jarduera astronomikoaren antolakuntzarekin?

Galileo:  4 laguntzaile ekarri ditut: Minerva, Sofia, Florentina eta Isabela. Astronomiaz asko dakite 

eta jendeari azalpenak emateko horma-irudiak prestatzen ari dira.

Urbano VIII.a: Zein interesgarria! Nire aurrean entsailatzea nahi al duzue?

Minerva: Bai, nola ez Urbano Aita Santua, begira nik Eguzkiari buruz hitz egingo dut.

Urbano VIII.a: Lurra, gure planeta, nork azalduko du?

Florentina: Nik Urbano Aita Santua. Lurra Eguzki Sistemaren 3. planeta da Eguzki izarretik hasita.

Urbano VIII.a: Baina zentroan ez al dago Lurra? Lurra oso garrantzitsua da eta Munduaren zentrua da!

Florentina: Barkatu Urbano, baina uste dut teoria berria ez duzula irakurri. Kopernikok zioen gure 

sistemaren erdian Eguzkia dagoela eta ez Lurra.

Urbano VIII.a: Hori sakrilegioa da! Lurra erdian dago, eta ez Eguzkia!

Isabela: Lasaitu zaitez Urbano VIII.a, nire lagunek arrazoia dute. Orain arte beti pentsatu izan da

Lurra erdian zegoela, baina gure ikerketekin Eguzkia dela konturatu gara.

Galileo: Bai, horrela da Urbano jauna, nahi baduzu teleskopiotik gaur gauean begiratu eta konturatuko zara.

Urbano VIII.a: Ez dakit ba, nire zalantzak ditut. Eta zuk, Isabela, zer azalduko duzu?

Isabela: Nik beste planetak azalduko ditut: Mercurio, Artizarra (Venus), Lurra, Marte, Júpiter, Saturno, Urano eta Neptuno.

Galileo: Oso ondo. Eta zuk Sofia zer azalduko duzu?

Sofia: Nik Pluton nolakoa den azalduko dizuet. Gauza bat Galileo, teleskopio bat egiten erakutsi ahal didazu?

Galileo: Gaur ez dut denborarik, baina beste egun batean erakutsiko dizut.

Narratzailea:Horrela, hurrengo gauean Erromako 100 pertsona elkartu ziren mendi baten gailurrean. 

Bertan argi

 gutxi zegoen eta horretarako antortxa batzuk ekarri zituzten.

Galileo: Erromako bizilagunak, orain zuen aurrean 10 teleskopio ikusiko duzue. Asmakizun berri 

honekin planetak gertuago ikusi ditzazkegu.

Minerva: Nik Eguzkiari buruz hitz egingo det. Jakin behar duzue lurra ez dela zentrua, eguzkia dela.

Florentina: Nik berriz esan behar dizuet Lurra Eguzki Sistemaren 3. planeta dela.

Isabela: Nik beste planetak zeintzuk diren azalduko dizkizuet: Mercurio, Artizarra (Venus), Marte, 

Júpiter, Saturno, Urano eta Neptuno.

Sofia: Nik Plutonen inguruan hitz egingo dizuet. Pluton Lurretik oso urrun dago eta bere esfera 

oso txikia denez, ez dakigu nola deitu, planeta edo nanoplaneta.

Galileo: Momentuz, planeta bat dela esango dugu.

Narratzailea:Jendea teleskopioekin eta hormairudiekin txundituta gelditu zen.

Jendea 1: Begira, teleskopioan Artizarra (Venus) ikusten da!

Jendea 2: eta nik Saturnoren eraztuna ikusten dut!

Jendea 3: eta nik Jupiter, planeta gorri erraldoia!

Galileo: Gustatu al zaizue gure jarduera astronomikoa?

Jendea 1, 2 eta 3: Baiiii! Oso interesgarria izan da.

Urbano VIII.a: Badakizu gauza bat, uste dut arrazoia duzuela, Eguzki Sistemaren erdian Eguzkia dagoela 

eta ez Lurra. Azkenean ni ere, zuen laguntza eta azalpenekin gauza berriak ikasi ditut.

Galileo: Eskerrik asko Urbano laguna, uste nuen gurekin haserretuta zeundela.

Urbano VIII.a: Kulturarekin asko ikasten da; liburuak irakurtzen, musika entzuten eta antzerkiak ikusten.

Galileo: Hori da, gainera kulturarekin jendea inteligenteagoa bihurtzen da, pazientzia gehiago du 

eta jendearekin akordioetara iristeko gaitasun handiago du.

Urbano VIII.a: hori da, eta horrela gerra gutxiago egongo dira eta pakea Munduan zehar zabalduko dugu!
















Darwin (1809-1882) eta espezieen eboluzioa


NARRATZAILEA: ARATZ

DARWIN GAZTEA - D.G.: YERAY

DARWIN ZAHARRA - D.Z.: ARATZ

KAZETARIA: MOHAMED

MARINELA 1: MOHAMED

MARINELA 2: HASSAN

ERREGINA: HOUDA

TXIMINOA: HOUDA



NARRATZAILEA: Bazen behin Darwin izeko zientzialari bat Inglaterran bizi zena.

Izaki bizidunak ikertzen zituen, animaliak eta landareak.

Berak usten zuen izakiak zeluletatik sortzen direla, eta ez Jainkoak sortuak.

Bere teoria baieztatzeko bidai luze bat egin zuen Munduan zehar, horretarako animalia eta landare ezberdinak jaso zituen.

NARRATZAILEA: Bidai hau egiteko itsasontzi handi bat behar zuen, baina horretarako dirua Inglaterrako erreginari eskatzera joan zen.

D.G.: Erregina anderea, Darwin zientzialaria naiz eta bidai bat egiteko itsasontzi bat behar dut.

Erregina: Kaixo Darwin, begira, Tamesis ibaian Beagle itsasontzia dago, eta ez du inork erabiltzen.

D.G. Erabili dezaket, mesedez?

Erregina: Bai noski, zientzia maite du eta zure teoria oso interesgarria da, hartu nahi duzunean.

KAZETARIA: Oso albiste ona da, baina galdera batzuk ditut nire egunkairako: London News deitzen dela.

D.G.: Zer nahiko zenuke jakitzea D.G. ?

KAZETARIA: Zenbat urteko bidaia izango da?

D.G.: Urte bete inguru, baina ziur aski luzatuko garela.

KAZETARIA: Eta zein da bidai honen helburua?

D.G.: Izakia zeluletatik datorrela azaltzea. Horretarako bidaian zehar izaki bizidun asko hartu behar ditugu: animaliak eta landareak. 

KAZETARIA: Zorte on eta bidali nire eskutitzak egunkarian, The London News-en, bidaiaren berri emateko.

D.G.: Ados, kazetarien lana oso garrantzitsua da, horrela jendea Munduko gauzen berri jakiten du.

Erregina: Agur Darwin, ondo ibili Munduko itsasoetan.

D.G.: Mila esker erregina, zure itsasontzia erabiliko dut.



NARRATZAILEA: Horrela, Darwinek hurrengo egunean bidaia prestatu zuen eta Beagle itsasontzian Munduari BIra ematera irten zen izaki bizidunen bila.

D.G.: Marinelak, dena prest duzue?

Marinela 1: Bai Darwin jauna, janaria eta edaria itsasontzian gorde dugu eta animaliak gordetzeko kaiolak igo ditugu.

D.G.: Eta landareak gordetzeko lorontziak ekarri dituzue?

Marinela 2: Bai Darwin, lorontziak eta lurra prest dugu.

D.G.: Aurrera orduan, igo aingura eta ozeano Atlantikotik zehar abiatuko gara lur berriak ezaguzera.

NARRATZAILEA: Atlantikoan arrain ezberdinak arrantzatu zituzten, eta Cabo Verde uhartean landare exotikoak lorontzietara igo ere. Ondoren Ameriketan ibili ziren eta Ozeano Barean Galapago izeneko uharte misteriotsu batera iritsi ziren. Galapagosen dordoka iguanak eta erraldoiak aurkitu zituzten.

Marinela 1: Darwin jauna, zer dira animali narrasti horiek?

D.G.: Horiek iguanak dira, eta Munduan hemen bakarrik bizi dira, oso animalia bereziak dira.

Marinela 2: Darwin jauna, eta zer dira oskol handiko animali horiek?

D.G.: Horiek ere narrastiak dira, baina hauek Munduko dordokarik handienak dira, erraldoiak eta 200 urte bizi ahal dute. Hauek ere Galapagosen bakarrik aurkitzen dira.

Marinela 1: Eta landare hau zer da?

D.G.: Kontuz marinela, landare hau haragijalea da, ez ikutu! Intsektuak arrapatu eta irensten dituzte.

Marinela 2: Eta zuhaitzetan zintzilik dabilen animali hori zer da?

D.G.: Tximino galapagosoa da, buztan luzea du eta hozka egiten du. Harrapatu dezagun kaiolan gordetzeko.

TXIMINOA: Uuuuu! Ez nauzu harrapatuko, ni oso azkarra bait naiz. Zuhaitzera igoko naiz bizkor bizkor.

Marinela 1: Sarearekin harrapatuko dugu, bota sarea bere gainean!

TXIMINOA: Uuuuu! Sare madarikatua! Harrapatu nauzue, eeeez!

NARRATZAILEA: Bidaiak aurrera jarraitu zuen beste uharte eta ozeano batzuk bisitatuz. Darwinek hilean behin, London News-eko kazetariari gutun bat idazten zion, aurkitutako animalien eta landareen marrazkiekin. Gogoratu garai hartan, XIX. mendearen hasieran, 1831-1836, ez zela argazki kamararik existitzen!

Azkenik, 5 urteren bueltan, Beagle itsasontziak Munduari Bira eman zion eta Londresera bueltatu zen.

NARRATZAILEA: Darwin oso ospetsua bihurtu zen eta bere teoria ere bai: gizakia tximinoetatik gatozela!

DARWIN ZAHARRA - D.Z.: Kazetari, etorri nire etxera, teoria baten berri eman behar dizut eta.

KAZETARIA: Bai, oraintxe noa, urte asko pasatu dira zure bidaiatik, baina ziur nago albisten bat emango didazula.

DARWIN ZAHARRA - D.Z.: Begira, nire ikerketak egin ditudanean animaliekin, gauza interesgarri batez konturatu naiz.

KAZETARIA: eta zertaz konturatu zara, Darwin jauna?

D.Z.: Animaliak hautapen naturalaren bitartez aurrera egiten dutela.

KAZETARIA: Eta zer nahi du esatea horrek? Hautapen naturalak?

D.Z.: Ba, bizitzan hobetoen egokitzen diren animali edo landareak aurrera egiten dutela. Horretarako azkarra eta trebea izan behar zarela. 

KAZETARIA: Esango didazu adibide bat mesedez? Bestela ez dut ulertzen Darwin jauna.

D.Z.: Gure kasuan, gizakia tximinoetatik eboluzionatu duela konturatu naiz. Pertsonak lehen tximinoak ginen!

KAZETARIA: Hori ez da posible! Nola izango ginen tximinoak?

D.Z.: Lasai, azalduko dizut: eboluzio hori milloika urtetan gertatu zen.

KAZETARIA: Hori harritzekoa da! Aurkikuntza bikaina egin duzu Darwin jauna!

D.Z.: Ikusten duzu tximino hori?

TXIMINOA: Uuuuu! 

D.Z.: Ba, bere gorputzeko atal batzuk, eskuak eta hankak, gureak bezalakoak dira, baina guk aztean orain ez dugu buztanik zuhaitzetatik ez garelako zintzilik ibiltzen buztanarekin.

KAZETARIA: Zein interesgarria Darwin jauna, London Newsen argitaratuko det, eta Izakien Eboluzioaren teoria famatua bihurtuko da.

D.Z.: Eskerrik asko kazetaria, eta orain tximinoa kaiolatik askatzera noa libre bizi dadin:

TXIMINOA: Uuuuu! Eskerrik asko Darwin, eskerrik asko Darwin!