2012/05/24

3·go mailakoek letxugak jaso dituzte; ikusten duzuenez fresko freskoak daude eta ortutik platerrera zuzen zuzen dastatzeko. On egin!

2012/05/16

2012/05/15

Peio Añorgarekin

Maiatzean, Pottokoren liburu polit bat irakuri ondoren, Peio Añorga idazlearekin egoteko aukera izan genuen. Arratsalde zoragarria igaro genuen. Gainera argazkietan ikusiko duzuenez, liburuak sinatu zizkigun.
PEIO AÑORGAREKIN

2. ZIKLOA URKIOLAN

Maiatzaren 2an, 3. eta 4. mailakoak Urkiola Parke Naturala ezagutzera joan ginen.
Toki Alai Interpretazio Zentroan, programa didaktiko bat burutu ondoren, Urkioako zuhaitzak ezagutzeko ibilbide interesgarri bat egin genuen.
Hona hemen argazki batzuk.

2012/05/10

Gaur neguan landatutako barazkiak jaso ditugu : azak, eskarolak , rabanoak eta letxuga roble ; ilarrak oraindik jasotzear daude. Produktu berde berdeak eta osasuntsuak dira eta batez ere naturalak eta guk zainduak. Gora barazkiak!