2011/03/21

gereziondoa


Hauek dira ihaz landatu zuten gereziondoak.Gaur udaberria hazten da eta lehenengo loretxoak atera zaizkio.

2011/03/15

Ekokontsumo tailerra

2. ziklokoek Ekokontsumo tailerrean parte hartu dugu.

Bertan, ingurugiroakin garbi jokatzeko portaerak ezagutu ditugu eta baita ere praktikan jarri dezakegun portaera ekologikoak: birziklatzea, berrerabilpena...

Tailerrarekin bukatzeko berrerabilpenekin lotutako eskulan bat egin dugu.




INAUTERIATAKO DANTZAK

Hona hemen 3. eta 4. mailakoak play backean dantzatu zituzten dantzak.
ARTISTA BIKAINAK ! ! !



2011/03/07

OILARRAREN JAIA

Argi dago, 4. mailakoak trebezi asko dituztela. Gela honetako mutiko bat izan zen oilarra lortu zuen ikaslea.
Jaialdia bukatzen zegoenean Mikeli tokatu zitzaion txanda. Begiak estalita, Tipi tapa, tipi tapa, frontoia zeharkatzea kostatu bazitzaion ere, heldu zen oilarraren ingurura. Bertan ume guztiak garraxika zeuden ("Ezkerrera! Eskumara! Aurrera! Bira erdia!") eta gezuzrra badirudi ere, iskanbila hartan asmatu zuen oilarrarekin. Beraz, 30 euroko saria liburu dendan gastatzeko berarentzat izan zen.
Zorionak  !

2011/03/02

4. MAILAKOEN EMANALDIA HAUR HEZKUNTZAN

Pasa den ostegunean 4. mailakoek Haur Hezkuntzako gela guztietan emanaldi bereziak eskeini zituzten. Bi abesti interpretatu zituzten txirulaz eta abestuz "Txori txiki bat" eta "Binbili Bonbolo". Gainera, abesti bakoitzarentzat haur hezkuntzarako egokiak diren koreografiak asmatu eta dantzatu zituzten.
Urduri joan baziren ere, oso ondo atera zen dena. Aho zabalik geratu ziren Haur Hezkuntzakoak!
Hurrengorako beste abesti batzuk prestatuko dituzte eta beste emanaldi bat eskeiniko dute.
Zorionak 4. mailakoei, artista bikainak dira eta!