2012/11/30

POSTURA tailerra

Begiratu ondo argazkiak... Urte batzuk pasa eta gero zure gorputzak eskertuko dizu. POSTURA EGOKIAK

2012/11/29

Urrian, 2. ziklokoak Pagoeta Parke Naturala ezagutzera joan ginen. Han landare mota desberdinak ezagutzeaz gain, erleen ezaugarriak, bizitza... ikasi genuen.
Lana oso ondo egin eta gero, ogitarteko eder bat jan eta jolasten egon ginen autobusa gure bila etorri arte.

2012/11/16

3. eta 4. mailako ikasleek segurtasun tailer bat egin zuten pasa den asteartean.

2012/05/24

3·go mailakoek letxugak jaso dituzte; ikusten duzuenez fresko freskoak daude eta ortutik platerrera zuzen zuzen dastatzeko. On egin!

2012/05/16

2012/05/15

Peio Añorgarekin

Maiatzean, Pottokoren liburu polit bat irakuri ondoren, Peio Añorga idazlearekin egoteko aukera izan genuen. Arratsalde zoragarria igaro genuen. Gainera argazkietan ikusiko duzuenez, liburuak sinatu zizkigun.
PEIO AÑORGAREKIN

2. ZIKLOA URKIOLAN

Maiatzaren 2an, 3. eta 4. mailakoak Urkiola Parke Naturala ezagutzera joan ginen.
Toki Alai Interpretazio Zentroan, programa didaktiko bat burutu ondoren, Urkioako zuhaitzak ezagutzeko ibilbide interesgarri bat egin genuen.
Hona hemen argazki batzuk.

2012/05/10

Gaur neguan landatutako barazkiak jaso ditugu : azak, eskarolak , rabanoak eta letxuga roble ; ilarrak oraindik jasotzear daude. Produktu berde berdeak eta osasuntsuak dira eta batez ere naturalak eta guk zainduak. Gora barazkiak!

2012/03/16

4. MAILAKO KONTALARIAK

HONA HEMEN ATZOKO IPUIN KONTAKETEN ARGAZKIAK.
ONDOREN BIDEO BI DAUZKAZUE. EA GUSTOKO DITUZUEN.

AHATEXOA 2

AHATE ITSUSIA 1

4. MAILAKOEK ipuin kontalari lanetan ibili gara gelaz gela. Txalo bero beroak jaso ditugu eta arrakasta honek animatuko gaitu beste ipuin bat prestatzera.
LAISTER ARTE!!!


2012/02/27

ihauteriak 4. maila





Hona hemen 4. mailakoek egindako dantza ikusgarria

ihauteriak 3. maila




Hemen daukazue joan zen asteartean 3. mailakoek egindako dantza zoragarria.

ALBISTEGIA

4. MAILAKOAK oraingoan albistea lantzen ibili gara informatika gelan Publisher programa erabiliz. Gero bildu ditugu blogean publikatzeko. Hona hemen ondorioa. Batzuk benetan bitxiak dira ezta?


2012/01/20

erreziklaje eskulana



Eskiatzaile hauek egiteko naturak ematen dizkigun pinaburuak erabili ditugu; apaingarriak baliogabeko gauzak dira: kartoia,paperak......Ea elurra jausten den jolastu ahal izateko!