Elgetara irteera
Elgetako gudariak (1936)
Bergaratik karlistek camino de los Toldos izeneko bidea eraso zuten. Errepublikarrek zuten posizio abantailatsuak ehunka soldaduen gorputzez bete zituen San Asensio ermitaren ondoan zegoen zabaldegia; hegazkinek, berriz, gogor eraso zituzten gudarien lubakiak. Guztira alde biek 400 erori inguru zituzten.
Apirilaren 21an hasitako erasoaldia, hiru egun geroago bukatu zen: hiru Intxortak defenditzen ari zirenak hegoaldetik ikusi zuten altxatuen tropak Kanpazarretik Zabaletamendi zeharkatuz. Aurre egitea ezinezkoa zenez, erretreta jo zuten. Defendatzaileek Zaldibarantz, Aixola errekaren haranetik atzera eginez, eta Elorriorantz joan ziren. Posizioa galduta, Tertzio Karlistek Elgeta 1937ko apirilaren 24ko 16.00etan erori zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario