2011/11/24

NATURA TAILERRA

Hilabete honetan 4. mailakoek hazien tailer bat egin dugu;hainbat hazi mota lehenengo erein eta gero eskolako baratzan landatu ditugu:ilarrak, eskarolak, letxugak, azak, baratxuriak, babak...

Orain astean behin ureztatuko ditugu eta hilabete batzu barru.... ea suerte dugun eta uzta handia jasotzen dugun.
Hona hemen tailerreko bideo txikitxo bat.

2011/11/17

GUGGENHEIM ETA BIZKAIKO ZUBIA

Pasa den ostiralean azaroak 11n 2. zikloko guztiak GUGGENHEIM museoa eta BIZKAIKO ZUBIA ezagutzera joan ginen.
Benetan ondo igaro genuen eguna. Gainera oso interesgarriak diren gauza asko ikusi eta ikasi genuen.
 Argazki politak ikusi nahi badituzu sakatu argazkian.

4. MAILA GUGGENHEIM