2011/02/24

KARTELAK



3. mailakoak informatikan Publisher programa erabiliz kartelak egiten hasita gaude. Hemen ikusten dira lehenengo saiakeran egin ditugunak. Egin ondoren jantokian jarri ditugu apaintzeko eta han esaten duena jarraitzeko baita.



2011/02/21

KOLORE, KOLORE

4. mailakoak MIXEL DUCAU & ZALDIBOBO taldearen "KOLORE KOLORE" abestia lantzen ari dira.
Talde hau 1991n sortu zuten Mixel Ducau, Joseba Tapia, Mikel Artieda, Beñat Amorena eta Frederic Gallardetek. Melodia eta abesti oso alaiak eta freskoak sortu zituzten, genero desberdinak landuz. 1996an beren bigarren eta azken diska argitaratu zuten "Aio!" izenekoa eta taldea banandu egin zen.



Hona abestiaren letra:

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.

Urdina...zuk nahi duzu urdina
nik maiteago horia
bien artean ferdea sortuko da
ezkerra, eskuina, gibel edo aintzina
bakoitzak bere bidea
berarentzat onena!

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.

Amaia, Jonekin maitemindua
zoritxarrez Arantxa da
Jonen amodioa, ze lastima!
alboan beti dauzkat
bai Olga ta bai Olatz
eta nik maitatzen dut Amaia
mundua gaizki egina da!

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.

Abesti honekin Lipdub bat ere egin zuten Euskal Irrati Telebistako Gaztea kateko Dida saiorako. Hemen daukazue bideoa:

ARRAINEN MODURA IEGERIAN

Oporretatik bueltatu ondoren 3. mailakoak igeritokira hasi dira joaten ostiralero.
Primeran egiten dutenez igeri, guztiak piszina haundian dabiltza, eta ez, ez da inor urperatzen. Hori bai, gehien gustatzen zaiena azkeneko 5 minutuak piszina txikian jolastea da.
Igeritokiko monitoreak ere oso jatorrak dira, hala ere serio jartzen direnean... argi ibili.

2011/02/17

brotxe


Aste honetan jantokian baba batzuk sobratu dira eta zerbait egiteagatik brotxe batzuk sortzea bururatu zaigu. Hona hemen 3.mailakoek egin duten muestra bat.

2011/02/16

indarrak eta energia


Laugarren mailan INDARRAK ETA ENERGIA lantzen ari garenez, ormirudi batzuk egin ditugu. Hona hemen bat

2011/02/10

frutak


Hemen 4.mailakoek egin dituzten frutak. Asmatu zeintzuk diren benetakoak.

2011/02/04

ASMAKIZUNA

HEMEN DOAKIZUE, EA ASMATZEN DUZUEN:

Zakurrak aldean darama,
kutxa barruan dago,
nik ez dut sekula izan
eta zuk beti daukazu.

EGONALDIA BARATZEN

2. ziklokoak, urtarrilaren 20 eta 21ean, Baratze baserri eskolan egon ginen.

Baratzen, baserri eta bere inguruneko lan garrantzitsuenak egiten, inguru herritar eta natural ezin hobe baten barneratu ginen. Horretarako ekintza ugari burutu genituen: baratza eta korta tailerrak, janarien eraldaketa, eskulangintza...

Hona hemen argazki batzuk: