2011/12/09

MARRAZOEN MODURA

Aurten ere, hasi gara igeriketa ikastaroaerekin. Iaz mordoa ikasi genuen, eta aurten marrazoak modura igerian egingo dugula esan digu pizinako monitoreak. Momentuz jo eta ke gabiltza.

2011/11/24

NATURA TAILERRA

Hilabete honetan 4. mailakoek hazien tailer bat egin dugu;hainbat hazi mota lehenengo erein eta gero eskolako baratzan landatu ditugu:ilarrak, eskarolak, letxugak, azak, baratxuriak, babak...

Orain astean behin ureztatuko ditugu eta hilabete batzu barru.... ea suerte dugun eta uzta handia jasotzen dugun.
Hona hemen tailerreko bideo txikitxo bat.

2011/11/17

GUGGENHEIM ETA BIZKAIKO ZUBIA

Pasa den ostiralean azaroak 11n 2. zikloko guztiak GUGGENHEIM museoa eta BIZKAIKO ZUBIA ezagutzera joan ginen.
Benetan ondo igaro genuen eguna. Gainera oso interesgarriak diren gauza asko ikusi eta ikasi genuen.
 Argazki politak ikusi nahi badituzu sakatu argazkian.

4. MAILA GUGGENHEIM

2011/06/30

antzerkia

Ikasturteari amaiera emateko 3. mailakoek antzerki polit bat prestatu dugu.

Hona hemen argazki batzuk.

2011/06/03

erreziklaje eskulan



Hemen txerritxo batzuk daude,4º.mailakoak egindakoak.Lan asko egin dute lana burutzeko. Barruan dirua gorde dezakegu baina baita bakoitzak nahi duena: sekretoak,mezuak,ametsak...

2011/05/26

Hona hemen Unibertsitate laboralean 4. mailakoak egindako antzerkia:
"ZINEKO IZARRA"

habak



Gaur habak jaso ditugu,guztira 210 ale.Zenbat ale tokatzen zaigu bakoitzari?

2011/05/16

Pagoetako Parke Naturalera bisita

2. zikloko ikasleak, maiatzaren 12an egindako bisita honetan gauza mordoa ikasi genuen:

erle motak,erleen anatomia, bizitokia, hizkuntza, ematen dizkiguten produktuak,... eta Naturan duten garrantzia (polinizazioa...)

Ziur gaude hemendik aurrera askoz gehiago errespetatuko ditugula!!!



PARKEA IREKITA DAGO GUZTIONTZAT... LEKU ZORAGARRIA DA BENETAN...ANIMATU ETA LARUNBAT ZORAGARRIA IGAROZERA JOAN ZAITEZTE

2011/04/15

2011/04/01

ESKULAN IKUSGARRIA

Gure azkenengo eskulana pausoz pauso.

LIBURUTEGIRA BISITA

Pasa den ostegunean Martxoak 31an 3. mailakoak Ermuko liburutegia ezagutzera joan ginen.

Han liburutegi osoa ezagutuz gain gure adinetarako liburuak eta gainerako materialak non dauden ikasi genuen.

Gero denboratxo bat irakurtzen egon ondoren, eskolara bueltatu ginen.

Hona hemen bideoa.

2011/03/21

gereziondoa


Hauek dira ihaz landatu zuten gereziondoak.Gaur udaberria hazten da eta lehenengo loretxoak atera zaizkio.

2011/03/15

Ekokontsumo tailerra

2. ziklokoek Ekokontsumo tailerrean parte hartu dugu.

Bertan, ingurugiroakin garbi jokatzeko portaerak ezagutu ditugu eta baita ere praktikan jarri dezakegun portaera ekologikoak: birziklatzea, berrerabilpena...

Tailerrarekin bukatzeko berrerabilpenekin lotutako eskulan bat egin dugu.




INAUTERIATAKO DANTZAK

Hona hemen 3. eta 4. mailakoak play backean dantzatu zituzten dantzak.
ARTISTA BIKAINAK ! ! !



2011/03/07

OILARRAREN JAIA

Argi dago, 4. mailakoak trebezi asko dituztela. Gela honetako mutiko bat izan zen oilarra lortu zuen ikaslea.
Jaialdia bukatzen zegoenean Mikeli tokatu zitzaion txanda. Begiak estalita, Tipi tapa, tipi tapa, frontoia zeharkatzea kostatu bazitzaion ere, heldu zen oilarraren ingurura. Bertan ume guztiak garraxika zeuden ("Ezkerrera! Eskumara! Aurrera! Bira erdia!") eta gezuzrra badirudi ere, iskanbila hartan asmatu zuen oilarrarekin. Beraz, 30 euroko saria liburu dendan gastatzeko berarentzat izan zen.
Zorionak  !

2011/03/02

4. MAILAKOEN EMANALDIA HAUR HEZKUNTZAN

Pasa den ostegunean 4. mailakoek Haur Hezkuntzako gela guztietan emanaldi bereziak eskeini zituzten. Bi abesti interpretatu zituzten txirulaz eta abestuz "Txori txiki bat" eta "Binbili Bonbolo". Gainera, abesti bakoitzarentzat haur hezkuntzarako egokiak diren koreografiak asmatu eta dantzatu zituzten.
Urduri joan baziren ere, oso ondo atera zen dena. Aho zabalik geratu ziren Haur Hezkuntzakoak!
Hurrengorako beste abesti batzuk prestatuko dituzte eta beste emanaldi bat eskeiniko dute.
Zorionak 4. mailakoei, artista bikainak dira eta! 


2011/02/24

KARTELAK



3. mailakoak informatikan Publisher programa erabiliz kartelak egiten hasita gaude. Hemen ikusten dira lehenengo saiakeran egin ditugunak. Egin ondoren jantokian jarri ditugu apaintzeko eta han esaten duena jarraitzeko baita.



2011/02/21

KOLORE, KOLORE

4. mailakoak MIXEL DUCAU & ZALDIBOBO taldearen "KOLORE KOLORE" abestia lantzen ari dira.
Talde hau 1991n sortu zuten Mixel Ducau, Joseba Tapia, Mikel Artieda, Beñat Amorena eta Frederic Gallardetek. Melodia eta abesti oso alaiak eta freskoak sortu zituzten, genero desberdinak landuz. 1996an beren bigarren eta azken diska argitaratu zuten "Aio!" izenekoa eta taldea banandu egin zen.



Hona abestiaren letra:

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.

Urdina...zuk nahi duzu urdina
nik maiteago horia
bien artean ferdea sortuko da
ezkerra, eskuina, gibel edo aintzina
bakoitzak bere bidea
berarentzat onena!

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.

Amaia, Jonekin maitemindua
zoritxarrez Arantxa da
Jonen amodioa, ze lastima!
alboan beti dauzkat
bai Olga ta bai Olatz
eta nik maitatzen dut Amaia
mundua gaizki egina da!

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.

Abesti honekin Lipdub bat ere egin zuten Euskal Irrati Telebistako Gaztea kateko Dida saiorako. Hemen daukazue bideoa:

ARRAINEN MODURA IEGERIAN

Oporretatik bueltatu ondoren 3. mailakoak igeritokira hasi dira joaten ostiralero.
Primeran egiten dutenez igeri, guztiak piszina haundian dabiltza, eta ez, ez da inor urperatzen. Hori bai, gehien gustatzen zaiena azkeneko 5 minutuak piszina txikian jolastea da.
Igeritokiko monitoreak ere oso jatorrak dira, hala ere serio jartzen direnean... argi ibili.

2011/02/17

brotxe


Aste honetan jantokian baba batzuk sobratu dira eta zerbait egiteagatik brotxe batzuk sortzea bururatu zaigu. Hona hemen 3.mailakoek egin duten muestra bat.

2011/02/16

indarrak eta energia


Laugarren mailan INDARRAK ETA ENERGIA lantzen ari garenez, ormirudi batzuk egin ditugu. Hona hemen bat

2011/02/10

frutak


Hemen 4.mailakoek egin dituzten frutak. Asmatu zeintzuk diren benetakoak.

2011/02/04

ASMAKIZUNA

HEMEN DOAKIZUE, EA ASMATZEN DUZUEN:

Zakurrak aldean darama,
kutxa barruan dago,
nik ez dut sekula izan
eta zuk beti daukazu.

EGONALDIA BARATZEN

2. ziklokoak, urtarrilaren 20 eta 21ean, Baratze baserri eskolan egon ginen.

Baratzen, baserri eta bere inguruneko lan garrantzitsuenak egiten, inguru herritar eta natural ezin hobe baten barneratu ginen. Horretarako ekintza ugari burutu genituen: baratza eta korta tailerrak, janarien eraldaketa, eskulangintza...

Hona hemen argazki batzuk: