2023/04/27

"Euskararen baloia" S.D. Eibar euskara bultzatzen

"Euskararen baloia"

S.D. Eibar football taldea euskara bultzatzen dihardu azken urte hauetan.
Hori dela eta, "Euskararen baloia" proiektua martxa jarri zuen.

Gu ere bertan egon gara Ipuruako instalakuntzak ezagutzen
eta bertako ordezkarien azalpenak entzuten.

Gure aldetik bertsoak abestu dizkiegu.

 Metrika: Zortziko txikia

Doinua: Maritxu nora zoaz


Egiten dugu asko

guk beti kirola

eskolako patioan

daukagu futbola

Kontuz ta ez apurtu

aurreko farola

bestela egingo zaigu

eztarrian bola 


Eibarko koloreak 

urdina gorria

kirolariak beti

daukate egarria.

Ibiltzen dira asko

saltatzen harria,

osasuntsua da ta

hobe ez jan txerria.


Metrika: Zortziko handia

Doinua: Sta. Ageda/Oles egitera gatoz


San Lorentzotik etorri gara

jolasteko futbolera.

Ikusiko degu gauza asko

joango gara aldagelara.

Estadioa oso handia da

sartuko gara dendara,

partidua jolasteko jaitsiz

Ipuruako zelaira.


Dendan kamiseta asko daude

urdina eta gorria,

probatzen ibiliko gara gu

irabazteko saria.

Gero ogitartekoa eta 

jango degu guk sandia

Autobusean goaz etxera

pasata egun handia.


Kirola eginez nekatzen gara

botatzen degu izerdia,

bustiko degu kamiseta eta

hanketako galtzerdiak.

Ipuruako zelai handian

zapalduko de(g)u berdia.

Korrikaldiekin gure indarra

gero izango da erdia.


Kirola egiten ikasten dugu

zaintzen gure osasuna,

talde batean lantzen dugu bai

guztion elkartasuna.

Batzutan izaten degu asko

arantzak eta asunak,

baina saiatuz lortuko dugu

lagunen alaitasuna.


Ipuruako football zelaia, S.D. Eibar taldeko estadioa.

Euskararen baloia

Irati Martín eta Jon Bautista S.D. Eibarko jokalariak.

3. mailako ikasleak prentsaurrekoen aretoan.










































Jokalariek zikindutako erropak ere garbitu egin behar dira.

Ipurua estadioa


Aupa Eibar!

Mila esker Mikel, Arrate, Irati, Jon eta Germán!

 



2023/04/25

Liburuaren eguna ospatzen

 

Sheila "Alzheimer zuen maitagarria" ipuina irakurtzen.



Gaur Sheila etorri zaigu ipuina kontatzera.


Eskerrik asko!