2024/05/20

Patxi Zubizarreta idazlearekin solasean


Patxi Zubizarreta idazle ezaguna eta kontalari trebea
gure eskolan izan dugu.

"Masustak eta maitasuna" ipuina kontatzen.

Ikasleekin "Aiert eta herensugea" ipuina landu ostean,
gaur idazlearen bisita izan dugu: Patxi Zubizarreta,
aurtengo Euskadi saria.

Patxi ikasleekin


Patxi Zubizarreta


Amaren falta betetzeko amaren barruan bere burua marraztu zuen neskatila

Patxi ipuin bat kotatzen






2024/05/10

Oierren agurra


San Lorentzo eskolan

lanean biziki,

ikasleak laguntzen

adi ta prestuki.

Mendira ere joan gara,

batzutan poliki,

guztion erritmora

egokituz beti.

Elgetako lubakiak ezagutzeko irteeran.


Irakasle izatea

ez da lan makala,

ikasleei jakintza

zabaltzea bezala.

Egunero pazientziaz,

izan zara apala,

hartzarena ere e(g)in duzu

beti esku-zabala

Hartzaren eguna ospatzen Inauterietan.


Hogeita bost ikasle

gelan egunero,

motibazioa lantzen

egin zara ero.

Bokazioa bait duzu,

ta bihotza bero.

Laster etorri bueltan

ez e(g)in utzik gero!


Ikasleekin antzerkia lantzen.

Edu, Oier eta Ane

Eskerrik asko Oier!


2024o maiatzaren 10ean

Ermuko San Lorenzo eskola


2024/05/03

Elgetara irteera: Gerra Zibileko (1936 - 1937) Intxortako frontea ezagutzen

 

Elgetara irteera

Elgetako gudariak (1936)

Bergaratik karlistek camino de los Toldos izeneko bidea eraso zuten. Errepublikarrek zuten posizio abantailatsuak ehunka soldaduen gorputzez bete zituen San Asensio ermitaren ondoan zegoen zabaldegia; hegazkinek, berriz, gogor eraso zituzten gudarien lubakiak. Guztira alde biek 400 erori inguru zituzten.

Apirilaren 21an hasitako erasoaldia, hiru egun geroago bukatu zen: hiru Intxortak defenditzen ari zirenak hegoaldetik ikusi zuten altxatuen tropak Kanpazarretik Zabaletamendi zeharkatuz. Aurre egitea ezinezkoa zenez, erretreta jo zuten. Defendatzaileek Zaldibarantz, Aixola errekaren haranetik atzera eginez, eta Elorriorantz joan ziren. Posizioa galduta, Tertzio Karlistek Elgeta 1937ko apirilaren 24ko 16.00etan erori zen.