2023/05/30

Patxi Zubizarreta idazlearekin solasean

 
Patxi Zubizarretaren azalpenak bideoan dituzue ikusgai, 

oso ikusgarriak benetan!

3. mailako ikasleak Patxi Zubizarreta idazlearekin

IDAZLEA ESKOLAN

Gabonetan irakurri genuen liburua: Korri, Kuru, korri!

Izenburua:  Korri, Kuru, korri!

Idazlea: Patxi Zubizarreta

Marrazkialaria: Rebeca Luciani

Argitaletxea: Ibaizabal, Paper Txoriak

Urtea: 2018


Gaur Ermuko San Lorenzo eskolan idazle bat izan dugu bisitan,
Patxi Zubizarreta!
Patxi idazlea izan aurretik irakaslea zen,
eta beti izan denez ipuin kontalaria,
egun batez idazteari ekin zion.

Ikasleei kontatzen zizkien istorioak kuaderno batzuetan
hasi zen idazten, eta lagunen gustokoa zenez,
halako batean argiratzera animatu zen.

Ordutik hamaika bat liburu idatzi ditu,
helduen literatura eta haurrena uztartuz.

Patxik ez ditu txanpon asko irabazten liburuetatik,
baina idazketak eman diona beste herrialde batzuk
ezagutzea izan da. Horrela, Patxi zoriontsu bizi da,
eskolaz eskola ikasle aunitzen galderak erantzuten.


Bukaeran Patxik hurrengo asmakizuna utzi digu,
ea asmatzeko gai zareten:

Pipitaki, papataki,
zer da?

Begien aurrean daukazu,
tximeleten antzekoa da
eta tik-tak egiten du,
erlojuak bezala.

Patxi bere hurrengo proiektoaren berri ematen:
"Korri, Kuru, korri!"ren marrazki biziduna!

3. mailako ikasle batzuk Patxirekin.

Patxiren sinadura eta asmakizunaren erantzuna:
"betazalak".


GALDERAK


GALDERA OROKORRAK

  1.  Nola bururatu zitzaizun istorioa?

  2.  Zenbat denbora behar izan zenuen liburua idazteko?

  3.  Zenbat liburu idatzi dituzu? Zeintzuk?

  4.  Zer motatako liburuak idazten dituzu? Nori zuzenduak?


ISTORIOARI BURUZKO GALDERAK

  1.  Nola ezagutu zenuen kakalardoaren istorioa?

  2.  Bisitatu al dituzu ipuinean agertzen diren herrialdeak?

  3.  Jirafa hil ondoren La Rocheleko museoan jarraitzen du bere eskeletoak?

  4.  Kururi gertatu zitzaiona kamioiaren azpian benetan gertatzen al da?

  5. Kururi gertatu zitzaiona kamioi azpian ezkutatu zenean, benetan gertatzen al da?



Patxi Zubizarreta idazlea

Mila esker zure azalpen aberatsengatik!


No hay comentarios:

Publicar un comentario