Ermuako San Lorenzo eskolako LH1., LH2. eta LH3. mailako ikasleak ‘Kelonia eta itsasoa’ antzezlana ikusten egon gara, Gorakada taldeak zuzendua. Horretarako Ermuatik Eibarrera trenez hurbildu gara eta Coliseoan arratsaldeko 15:00etan bildu gara.
Kelonia dortoka txikiaren bizitzari buruzko obra izan da. Abesti-itxurako istorio honek adiskidetasuna eta biziraupena ditu hizpide: Keloniak bere lekua bilatu nahi du batzuei mesede eta beste batzuei kalte egiten dien mundu batean.
LH1., LH2. eta LH3. mailako ikasleak trenaren zain.
Arratsalde aberatsa izan da guztiontzat, antzezlanean aktoreen trebesia nabaritu bait dugu istorio ikusgarriak antzezten.
Eibarko Udalak antolatuta, aurtengo programazioak sei emanaldi izango ditu, denak Coliseo antzokian eta euskaraz; haurrentzako antzerki-eskaintza benetan zabala.
Programa honen bidez, Eibarko Udalak bermatu nahi du Eibarko eta Debabarrena eskualdeko neska-mutil guztiek aukera izatea antzezlan bat baino gehiago ikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario