Debako hondartzan bainatu ginen,
zein ondo pasatu genuen!
Ikasturteari amaiera emateko 2. ziklokoak Debara joan ginen.
Bertan hondartzan olatu txikiekin jolastu genuen,
eta egiten zuen beroarekin gustora freskatu ginen.
3. eta 4. mailako ikasleak oinarrizko kanpamendua antolatu zuten.
Azala babesteko krema bota ostean bainatu egin ginen.
Itsas ertzean pilisti plasta egiten ibili ginen.
Badator olatua!
Gero hondartzan eraikuntza lanak egin genituen.
Hondarrezko gaztelua forma hartzen hasi zen.
Lagunekin jolastu genuen
Lagunekin sirenatxoa ere egin genuen.
Lagun artean primeran ibili ginen.
Ondoren, beroari aurre egiteko berriro bainatu ginen!
Olatuak bazetozen!
2. eta 3. mailako taldea itsas ertzean.
Debako hondartzan lagunekin jolasean ibili ginen.
Deban eguraldi bikaina egin zuen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario