2024/03/22

Antzerkiak: Gaur Egungo Aroa (1789 - 2024)

GAUR EGUNGO AROA (1789 - 2024) proeiktua,
antzerkien aurkezpenak.

Antzerkia (1): Industria Iraultza (1840) eta kirol modernoaren sorrera

Antzerkia (2): Lehen Mundu Gerra (1914 - 1918)

Antzerkia (3): Españako Gerra Zibila (1936 - 1939)

Antzerkia (4): Lapurreta

Antzerkia (5): Aisialdia egokia: kirola / Aisialdi desegokia: taberna zuloa

Antzerkia (6): Bizitza bideo-jokoetan


Ikasleak antzezlanak entsailatzen.

Irakasleak aurkezpenak egiten.

4. mailako artistak!

ANTZEZLANEN GIDOIAK:
Antzerkia (1): Industria Iraultza (1840) eta kirol modernoaren sorrera
Protagonistak: Narratzailea: IRATI Itxaso: LUCÍA Jon: IZARO Lantegiko arduraduna: UDANE Tabernaria: ENSAF Saioa: UDANE Urko: ENSAF Luna: IRATI
Narratzailea: Bazen behin herri txiki bat non bizilagunak baserrietan bizi ziren. Egun batean, herriaren erdian lantegi handi bat eraiki zuten eta makina modernoak ekarri zituzten; herrian industria sartu zen. Aldaketa honek herritarren bizimodua guztiz aldatu zuen. Ikus dezagun zer gertatu zen: Itxaso: Aizu, Jon! Ba al dakizu gure herrian lantegi bat eraiki dutela? Jon: Lantegi bat? Eta Zer da hori? Itxaso: Begira Jon, gu nekazariak gara eta baserrian bizi gara. Jon: Noski baietz, egunero lurra landatzen dugu eta garaia denean uzta jasotzen ibiltzen gara. Itxaso: Zelako nekagarria den, ezta? Egunero tomateak eta letxugak ureztatzen eta behiei jana ematen! Jon: Nik beste lan bat izango banu, baserria utzi eta kalera joango nitzateke bizitzera. Itxaso: Ba orain duzu aukera Jon. Esan bezala herrian lantegi bat ireki berri dute, eta bertan lan egiteko langileak behar dituzte. Jon: Eta baserriko lana bezain neketsua da? Itxaso: Ez, ez, gainera lantegitik arratsaldeko 6retan irtengo ginateke, eta gero jai! Jon: Ba zurekin noa lantegian izena ematera. Narratzailea: Hurrengo egunean, Itxaso eta Jon lantegi berriko bulegoan sartu eta beraien lanean hasi ziren. Lantegiko arduraduna: Egun on bikote, zerbait behar duze lantegian? Itxaso: Lan egitea nahi dugu. Jon: Makinekin lan egitea jauna.
Arduraduna: Hori eginda dago, orain erakutsiko dizuet makinekin nola egin behar duzuen lan, gaur zuen lehen eguna izango da. Narratzailea: Itxasok eta Jonek arreta handiz lantegiko arduradunaren azalpenak entzun zituzten, eta ordu bete ondoren makinekin jo eta su lanean hasi ziren. Jon: Makina hauek aurrerapen handiak dira, egun batean 1000 pieza egiten dituzte! Itxaso: Egia da Jon, pieza horiek eskuz egin beharko bagenitu, hilabete bat beharko genuke. Jon: Industrian lan egitea aurrerapen handia da. Itxaso: Eta gainera gero, 6etan, denbora librea dugu! Jon: Egia da, ahaztuta nuen! Zer nahi duzu egitea lantegitik irtetzean? Itxaso: Lehenik atsedena hartuko det, ogitartekoa jan eta gero pentsatuko det zer egin. Jon: Ba ni tabernara joango naiz egarria asetzera. Itxaso: Kontuz ibili zaitez Jon, ez zaitez mozkortu, bihar lanera bueltatu behar zara eta! Narratzailea: Arratsaldeko 6ak iritsi zirenean, Itxasok atsedena hartu eta mendira buelta bat ematera joan zen. Itsaso aldiz Luna izeneko andereñoarekin mendira joan zen. Luna: Aupa Itxaso, zatoz nirekin mendira! Oso ondo pasatuko dugu, nekagarria da, baina izerdia botatzean gorputza indartzen da. Itxaso: Oso ondo andereño Luna, zurekin nire osasuna hobetuko dut, ez Jon bezala tabernara joan dela! Narratzailea: Jon berriz, tabernara ardoa edatera sartu zen. Tabernaria: Aizu, gizona! Altsatu zaitez lurretik, taberna itxi behar dut eta! Jon: Al macarron txisteroooo, alamagui, otero otero ti ti ti, otero otero ti ti ti, one, two and three! Tabernaria: Lantegia handi hori ireki dutenetik jendeak ez daki zer egin denbora librean! Jon: Otero otero ti ti ti, otero otero ti ti ti, one, two and three! Tabernari, atera beste ardo pare bat! Tabernaria: Ez, gizona! Gaueko 12ak dira eta taberna itxi behar dut. Gainera zu bihar lantegira joan behar zara. Jon: otero otero ti ti ti, one, two and three! Narratzailea: Hurrengo egunean, Itxaso lantegira lanera joan zen poz pozik. Aurreko arratsaldean denbora librea ondo baino hobeto aprobetxatu bait zuen mendiko buelta eman ostean, eta bere gorputza indartsu zegoen. Jon berriz ez zen lantegira azaldu! Itxaso: Non arraio dago Jon? Goizeko 8ak dira, lantegia orain irekitzen dute eta Jon ez da ageri! Lantegiko arduraduna: Egun on Itxaso, gaur bakarrik zatoz? Non dago zure laguna? Itxaso: Kaixo arduradun hori, Jon ez da agertu, ez dakit zer gertatu zaion. Lant. arduraduna: Gaur zure laguna den Jon lantegira ez bada agertzen, berarekin serio hitz egin beharko dut. Guk makinekin lan handia dugu, egunero pieza ugari egiten ditugu. Hau industria garrantzitsu bat da. Itxaso: Ondo da, gaur berarekin egongo naiz eta bere asistentzia faltaren arrazoiaz galdetuko diot. Lant. arduraduna: Bihar ez badator lantegira, kalera botako det. Itxaso: bale, Jonekin oso serio hitz egingo dut eta bihar etorriko da. Narratzailea: Laneko jarduera bukatzean, arratsaldeko 6tan, Itxaso Jonen etxera joan zen, txirrina jo eta ahots ilun batek erantzun zion. Jon: Zein daaa? Itxaso: Jon mesedez, ireki atea, zurekin serio hitz egin behar dut eta! Jon: Bale, bale, ez zaitez haserretu nirekin buruko min handia dut eta! Itxaso: Gaixorik zaude hala? Jon: Ez, ez, gau txar bat igaro dut, besterik ez. Itxaso: Zergatik, ez duzu ondo lo egin hala? Jon: Begira Itxaso, egia esango dizut. Atzo, lantegitik 6etan irtetzean taberna zuloan sartu nintzen, eta konturatu orduko zeharo mozkortu nintzen! Itxaso: Baina Jon, egin duzuna oso gaizki dago, alkoholak zure osasuna izurratzen du! Jon: Bai, badakit, baina orain arte ez dut izan hainbeste denbora librerik. Beti baserriko lanak bukatzen ibili naiz gaua iritsi arte, eta orain lantegiko ordutegi berriarekin denbora librea ez dakit nola kudeatu edo aprobetxatu. Itxaso: Ba begira, gaur bertan denbora librea ondo baino hobeto erabiltzen lagunduko dizut. Utzi taberna zuloa alde batetara eta goazen mendira buelta bat ematera. Jon: Baina niri aldapek alperra ematen didate. Zergatik ez dugu jarduera bat asmatzen? Itxaso: Ongi da, zer iruditzen trapu zaharrekin pilota bat sortzen badugu? Jon: Pilota bat? Eta zertarako behar dugu pilota bat. Itxaso: Begira Jon, zure etxe ondoko zelaira joango gara eta bi zuhaitzen artean pilota sartzen duelak punto bat lortuko du. Jon: Ideia hau oso interesgarria da, eta zenbat denboran jolastuko dugu, nekatu arte? Itxaso: Ez ez, ordu bete inguru, eta nahi badezu gure lagunak gonbidatuko ditugu era partidu bat jokatuko dugu. Narratzailea: Hurrengo egunean, denbora librea zutenean, 6etatik aurrera, Jonen etxe ondoko zelaian 4 lagun elkartu ziren. Bi bikote egin zituzten eta pilotarekin jolasten hasi ziren, baina kirol berriak ez zuen pentsatu bezain ondo funtzionatu, beraien artean indarkeria erabiltzen hasi zirelako. Bi taldeak hauek ziren: Jon eta Saioa alde batetik, eta Itxaso eta Urko bestetik. Saioa: Zelako kirol polita asmatu duzuen Jon eta Itxaso, pilota bati ostikadak ematen korrika egitea! Urko: Bai, baina ostikadak pilotari eman behar zaizkio eta ez nire hankari, mina eman didazu Saioa! Saioa: Barkatu Urko, nahi gabe izan da, ez dagoenez araurik elkarri joka hasi gara. Epailea (arbitroa, Luna): Ni epailea izango naiz ostikadak ez egoteko, bestela txartel horia edo gorria aterako dizuet. Urko: Gorria ez, ondo portatuko gara! Kenduko dizut txarteltxoak! Epailea (arbitroa, Luna): Baina bada ezpada txartelak eramango ditut, garrantzitsuak direlako! Jon: Ea, lasaitu gaitezen eta arautegi batean pentsatu behar dugu, bestela egunero ospitalean bukatu behar dugu denok! Itxaso: Egia da, kirol berri honek arautegi bat behar du, adibidez: ostikadak ematen dituena kanporatua izango da, eta horretarako txartel gorria aterako zaio. Saioa: Hori da, eta bultza egiten duenari txartel horia, eta bi txartel horirekin txartel gorri bat aterako zaio. Urko: Nik kirol berri honi Hanka-pilota deituko nioke. Itxaso, Jon eta Saioa: Izen oso ona Urko, baina ingalaterran gaudenez Football deituko diogu! Urko: Egia da Itxaso, gure osasuna zaindu behar dugu, gorputzarekin kirola egin eta izerdia bota. Horrela, gure bizitza hobeagoa izango da. Mozkor Tzea oso txarra da, eta osasuna aldatzen da. Kirolarekin indartsuak egiten gara eta asko disfrutatzen da. Narratzailea: Horrela sortu zen Hanka-pilota kirola edo Football-a. Istorio hau asmatu takoa da, baina Ingalaterran 1840an, Industria Iraultza eta lantegiak sortu zirenean, langileek denbora librea izan zuten lehen aldiz beraien bizitzan, eta antzerki honetan ikusi duzuen bezala, pertsona batzuk modu desegokian erabili zuten denbora hori eta beste batzuk modu egokian; batzuk tabernetara joaten ziren mozkortzera, baina beste batzuk kirola egiten hasi ziren. Football Arekin batera beste kirol ugari asmatu zituzten: Rugby-a, Tenis-a, Hockey-a, Golf-a eta Ping pong-a besteak beste. Antzerkia (2): Lehen Mundu Gerra (1914 - 1918)

Antzezleak: DIEGO
ENEKO D.
UNAX
ENEKO G.
Narratzailea: Lehen Mundu Gerra Europan gertatu zen, XX. mendearen hasieran, 1914 eta 1918. urteen bitartean. Gerra oso odoltsua izan zen, eta 15 milioi pertsona hil ziren guztira. Ikus ditzagun Gerra tamalgarri hau europearrek zergatik hasi zuten, zer gertatu zen eta zeintzuk izan ziren ondorioak: Alemaniako presidentea: Afrikan kolonia gutxi ditugu. Frantziak, Erresuma Batuak (Ingalaterra) eta Belgikak adibidez lurralde gehiago dituzte! Ez nago bat ere ados Europako herrialde batzuk egin duten banaketarekin Afrikan. Alemaniako militarra: Ba gerra bat hasiko gara presidente jauna! Alemaniako presi.: Lasai, buruarekin jokatu behar dugu, gerra batek heriotza ekartzen du eta lehenengo Europako beste herrialdeetako ordezkariekin hitz egin behar dugu. Narratzailea: Horrela, 1885ean, Berlinen Europako hainbat herrialde elkartu ziren; Alemania, Frantzia, Erresuma Batua (Ingalaterra), Belgika, Italia eta Rusia. Beraien artean Afrikako kontinenteko lurrak nola banatu behar zituzten akordatu zuten. Alemaniako presidentea: Gaur Alemaniako hiriburuan elkartu gara, Berlinen, Afrikako koloniekin zer egin behar dugun erabakitzeko. Hasi gaitezen herrialde bakoitzaren proposamenak mahai gainean jartzen. Frantziako presidentea: Bai horrela da, eta guk, frantsesok Afrikako mendebaldea eskatzen dugu; Marruecos, Argelia, Túnez, Senegal, Mali, Chad, Gabón, Níger eta Costa de Marfil, ah Madagascar uhartea ere bai!. Erresuma Batuko (Ingalaterra) presidentea: Guk Egipto, Sudán, Kenia, Bostwana, Zimbabwe, Nigeria eta Sudáfrica eskatzen dugu. Italiako presidentea: Baina Sudáfrican ez dago mineralik! Hor tribu arraro bat dago bakarrik, Zuluak deitzen dira eta beti dantzan ari dira: UUUU aaaaa UUUU aaaa, zanbalaaaa! Belgikako presidentea: Guk Congo eta Tanzania eskatzen dugu. Alemaniako presidentea: Tanzania? Guk ere nahi dugu! Guk Camerún, Namibia eta Tanzania nahi ditugu! Belgikako pres.: Ba, Tanzania kentzen badidazu, ipurdian patata bat sartuko dizut. Bueno, 2 milioi franko ematen badizkidazu Tanzania pasatzen dizut, zer deritzozu Alemaniako presidente jauna? Alemaniako presi.: Gooteng morgen (guten morgen), niri ipurdian ez sartu kartofenik, eh! 2 milioi asko da! milioi bat eta Tanzania guretzat izango da, ados Belgika? Belgikako presi.: Bale, guk Congo hartuko dugu, conguitoak asko gustatzen zaizkigulako. Eta zuk? Rusiako presidente jauna? Zein kolonia nahi duzue eskuratzea Afrikatik? Rusiako presidentea: Guk Afrikan ez dugu interesik, nahikoa dugu Asiako lurraldeetaz arduratzearekin. Davaie!!! Alemaniako presi.: Bilera honetan España eta Portugalgo ordezkariak falta dira, baina beraiei lurralde txiki batzuk emango dizkiegu. Erresuma Batuko presi.: Hori da, Españari Marruecoseko iparraldea (Rif), Mendebaldeko Sahara eta Guinea Ecuatorial emango diogu. Frantziako presi.: Baina Marruecos erdialdea gurea izango da, eh! Erresuma Batuko presi.: Bai, bai, eta Portugali Angola, Mozambique eta Guinea Bisau emango diogu. Alemaniako presi.: Uste dut guk kolonia gutxi ditugula Afrikan. Frantziako presi.: Baina zuek Afrikara orain dela gutxi iritsi zarete, eta besteok aspalditik ari gara mineralak eta fruituak Afrikatik lapurtzen. Alemaniako presi.: Bale, ez gaitezen haserretu, bestela gure artean gerra bat egon daiteke. Horrela bada, Afrikako kolonien banaketa gauzatu dugu. Ondo izan eta asko lapurtu kontinente handi horretan. Belgikako presi.: Bai, Afrikarrak ez dira ezertaz enteratzen, ez dakitelako irakurtzen eta guk dena lapurtuko diegu. Narratzailea: Horrela, 1885. urteko Berlingo konferentzian, europearrek Afrika tarta bat bezala banatu zuten, afrikarren nahiak eta interesak kontutan izan gabe. Europako herrialdeak gehiago aberasten joan ziren, baina Afrikakoak gero eta pobreagoak bihurtu ziren. Hala ere, Alemaniak kolonia gehiago nahi zituen eta 1914. urtean Lehen Mundu Gerrari hasiera eman zion. Alemaniako presi.: Frantsesek eta Britanikoek Afrikatik urrea eta zilarra ekartzen ari dira, eta guk Camerún, Namibia eta Tanzanian ez dugu diru mineral garrantzitsurik aurkitu. Frantsei Chad eta Britanikoei Kenia kenduko dizkiegu; horretarako Afrikara soldaduak bidaliko ditugu. Frantziako presi.: Britaniako presidentea, esna zaude? Britaniako presi.: Zer gertatzen da? Frantziako presi.: Alemaniak bere ejerzitoa bidali duela gure lurraldeetara, Chad eta Kenia hartzea nahi dute! Britaniako presi.: Nola dakizu hori? Frantziako presi.: Alemaniako itsasontzi batean espia bat dugu, eta beraien arteko elkarrizketa guzrtia entzun du! Alemaniak soldadu pilo bat bidaliko ditu gure lurraldeetara! Britaniako presi.: Hori egiten badute Europan gerra handi bat hasiko dugu. Narratzailea: Horrela, 1914. urtean Lehen Mundu Gerra hasi zen, Alemaniak Afrikan kolonia gehiago nahi zituelako besteak beste. Borrokalariak bi taldetan banatu ziren: “Entente hirukoitza”: Erresuma Batua, Frantzia eta Rusia. “Aliantza hirukoitza”: Alemania, Inperio austro-hungariarra eta Italia. Alemaniako presi.: Goazen Frantzia okupatzera, Parisera iristen bagera frantsesak atxilotuko ditugu. Beraiek gure aurkariak dira, Afrikan beti kendu dizkigute lurrak. Frantziako presi.: Britaniako presidentea! Entzuten nauzu? Telefonoz ari naiz eta gauza garrantzitsu bat esateko da: Alemaniak Gerra Handia hasi du! Frantzian sartu da eta gero Britainara joateko asmoa dute. Britainiako presi.: Lasai Frantzia, Rusiako presidenteak lagunduko digu, gure lagunak bait dira. Rusiako presi.: Zein da? Britainiatik deitzen nauzu? Zertarako? Alemaniak gerra hasi duela esateko? Badakit, gure espia batek esan digu, Parisko Eifel dorretik dena ikusi du. Rusiako espia: Hor datoz alemanak, oraintxe bertan informazio hau munduan zehar zabaldu behar dut: Alemanak datoz!!! Gerra Handia hasi daaaa!!! Narratzailea: Horrela, Lehen Mundu Gerra edo Gerra Handia 4 urte iraun zituen; 1914tik 1918ra, eta Europa guztiz kiskalita gelditu zen, guztira 15 milioi pertsona hil zirelarik. Alemaniak gerra galdu zuen eta Europan zituen lurralde batzuk ere: Austria eta Hungria besteak beste. Europako Inperio zaharrak desegin ziren: Inperio Austro-Hungariarra, Rusiako Zar-en imperio eta Inperio Otomanoa (turkoena). Alemaniako presi.: Gerra galdu dugu, eta orain irabazleei dirua zor diegu. Britainiako presi.: Gerra irabazi dugu eta Alemaniak berak eragindako sarraskia ordaindu beharko du. Frantziako presi.: Bai horixe, franko asko gainera. Rusiako presi.: Ados gu ere, Alemania kontrolatu behar dugu, ez badugu nahi beste gerra bat egon dadin. Narratzailea: Horrela, hurrengo urteetan Europan bakea izan zen, baina ez zuen asko iraun. 1939. urtean Alemaniako agintari krudel batek, Hitler zeritzonak, Bigarren Mundu Gerra hasi zuen. Arrazoia zein den denok dakigu: aldameneko herrialdeei lurrak lapurtzea. Gizakia txikitatik ez badugu ondo hezten, familian, eskolan eta kalean, gero nagusitan liskarrak bideratzen ez du ikasiko. Horregatik oso garrantzitsua da elkarbizitza lantzea eta elkarren arteko errespetua izatea TXIKITATIK. Antzerkia (3): ESPAÑAKO GERRA ZIBILA (1936 - 1939)
Francisco franco: DANEL Yague generala: MIKEL Hitler: ALOIS Gudari euskalduna: AMETS Mussolini: ISMAEL Narratzailea: AMETS Soldadu errepublikarra: ALOIS Soldadu nacionala(bando nacional) (1): DANEL Soldadu nacionala (2): MIKEL
Narratzailea: ESPAÑAKO GERRA CIVIL-A 1936an hasi zen eta 1939an bukatu. Gerraren ostean errepresioa egon zen, eta 1950. urterarte iraun zuen. Gerra 2 bandoren artean gertatu zen: Naziolak (Franco) eta Errepublikarrak. Españako gobernuan Alcalá Zamora errepublikar presidentea zegoen. Bere kontra Europako general gazteena zegoen: Francisco Franco. Aurretik Alfonso XIII.ena erregea zegoen, baina jendearen protestengatik Portugalera ihes egin zuen. Horrela monarkia kendu eta errepublika jaio zen. Españako Gerra civila horrela hasi zen. Errepublikako gobernuarekin Nazionalak haserre zeuden, eta Francok presidentea izatea nahi zuen. Afrikatik soldaduak hartu zituen, “las tropas moras”. Franco: Alemanekin hitz egin behar det, Kartofenek hegazkinak dituzte eta! - Ring, ring, ring! Hitler: Zein da? Oso lanpetuta nago, ez bada oso inportantea pitilina moztuko dizut. Franco: Lasai Hitler, Españako gerrarako zure hegazkinak behar ditut. Eta lasai nire pitilina ez duzu moztuko, eta arraultza ere ez, gainera bat bakarrik geratzen zait, Marruecoseko gerran bestea galdu nuelako tiro batekin. Hitler: Bale Franco, emango dizut 10 hegazkin, baina zuk urrea eman behar didazu. Eta zaindu oso ondo hegazkinak, mesedez, errepublikako herriak bonbardeatzeko balio dute. Zuek ensaiatu Españan eta nik Europan, eta II. Mundu Gerra hasiko dut, baina ez esan inori, sekretua da. Franco: Eskerrik asko Hitler, hegazkiñak baditut, orain soldadu gehiago beharko ditut errepublikarrei aurre egiteko. Hitler: Soldadu gehiago behar badituzu hitz egin Mussolinirekin, Italian soldadu asko daude. Franco: Bale, orain deituko diot. Ring, ring, ring! Mussolini: Kaixo Franco, zer nahi duzu? Franco: Soldadu asko behar ditut gerra hau irabazteko. Mussolini: Bale, 10.000 soldadu emango dizkizut, baina horren truke urrea eman beharko didazu. Franco: Bale Mussolini, eskerrik asko. Urrea eta nahi duzun laguntza emango dizut. Narratzailea: Horrela, Francoren soldaduak, Alemaniako hegazkinekin eta Italiako soldaduen laguntzarekin Españan sartu ziren. Francoren soldaduek egunero 3 aldiz jaten zuten, baina errepublikakoek behin bakarrik, gosea pasatzen zutelarik. Soldadu nacionala (1): Ze ondo jaten dugun, lagun! Guk 3 aldiz, baina errepublikarrek janari bat bakarrik dute, eta oso eskasa. Soldadu nacionala (2): Ja, ja, ja, beraiek oso gutxi jaten dute, eta guk gerra irabaziko dugu. Ja, ja, ja! Soldadu errepublikarra: Zelako inbidia dudan, agian beste bandora pasatuko naiz. Soldadu nacionala (1): Bai, bai, zatoz hona, gure lubakira (trintxerara) eta pastela emango dizugu, ipurdian sartzeko, ja, ja, ja, broma da! Bestela fusilatuko zaitugu! Soldadu errepublikarra: Mekatxis, nik nahi dut desertatzea eta zuen bandora pasatzea, baina ez dut nahi pastela ipurditik zuek niri sartzea. Narratzailea: Handik 10 hilabetetara, soldadu nazionalek España guztia hartu zuten ia ia, Euskadi bakarrik falta zitzaien. Euskadiko gudariek oso ondo defenditzen zuten Eibar, Durango eta Gernika. Horregatik, Yagüe general franquistak herri hauek bonbardeatzea pentsatu zuen. BONBARDAKETA: Yagüe: Euskaldun gudariak gogorrak dira. Hitlerri eskatuko diogu hegazkin gehaigo eta horrela Euskadiko hiri batzuk bonbardeatuko ditugu. Errepublikako gen.: Kontuz, entzun dugu Yagüek hegazkin gehiago lortu dituela alemanek lagundu diotelako, eta Italiak apur bat. Euskaldun gudaria: Kontuz! Bonbak botatzen ari dira! Izkutatu lubakietan (trintzeretan). Narratzailea: Booom! Booom! Booom! - Eibar, Durango eta Gernika bonbardeatu zuten. Eta pertsona asko hil ondoren, franquistek gudarietaz barre egin zuten eta gero Bilbo hartu zuten. Errepublikakoek Españako Gerra civila galtzen ari ziren. Yagüe: “Onenak gara! Gerra zibila irabaziko dugu! Soldadu errep.: Zuek ez zarete gu baino hobeagoak, baizik eta Hitler aleman gaiztoa Francoren laguna delako! Yagüe: Goazen orain hegazkinez Madrilera, goazen konkistatzera eta España guztia gurea izango da! Franco informatuko det. Franco: Kaixo Yagüe, zer nahi duzu? Nola joan dira Euskadiko bonbardaketak? Yagüe: Ondo, jadanik Euskadi konkistatu dugu, eta orain Madrilera goaz, zer iruditzen zaizu Franco generala? Franco: Yagüe, oso ondo, Madrid bonbardeatuko dugu eta España gurea izango da. Eta Madrid konkistatzen badugu, historia egingo dugu. Gainera, lehenengoak izango gara herrialde oso bat konkistatzen, eta gurea! Lortzen badugu, urrezko dominak bat emango dizkizuegu. Yagüe: Eskerrik asko Franco, baina Hitler eta Mussolinik ere bai lagundu digute! Hitler: Gutennnn Morrrrrrgen Frrrranco, askerrrrrrrik asssko! Franco: Ez Hitler, eskerrik asko esaten da! Hitler: Aaaa, askarrrrik assskaaaa! Yagüe: Este alemán no se entera! Franco: Yagüe, ixildu zaitez, Hitler oso listoa dela eta enteratuko da! Hitler: Yo comprrrrrrenderrrr vassssqui y españññel, ah y colombano tambein! Mussolini: Buongiorno mutilak! Franco! Oso haserre nago zurekin! 10.000 soldadu eman dizkizut eta bakarrik 6.000 soldadu etorri dira bueltan. Franco: Bai, badakit. Scusa (perdón) Mussolini, hemendik aurrera laguntza behar baduzu emango dizut. Narratzailea: Madrilen errepublikarrek defentsa handia egin zuten, bi hilabetetan eutsi zuten Francoren tropen atakea. Errepublikar sol.: “NO PASARÁN”, “NO PASARÁN”,“NO PASARÁN”! Franco: Errepublikar hauei tiroak bota potroetara, niri egin zidaten bezala Marruecosen! Errepublik. sol.: Gure eskopetetarako ez dugu balarik, horrela ezin dugu gerrarik irabazi! Zapi zuria etarako dugu eta horrela errendituko gara, ez dago beste aukerarik, bestela ez gara bizirik irtengo! Narratzailea: Horrela, 1939. urtean Españako Gerra Zibila bukatu zen. Irabazleak Francoren tropak izan ziren; nacionalak, eta Franco, Hitler, Mussolini eta Yagüek irabazi zuten gerra. Eta hurrengo urteetan Franco Españako jefea eta diktadorea izan zen, 1975. urterarte! Gerra hau bukatu zenean, Hitlerrrek 2. Mundu Gerra hasi zuen. Franco eta Hitler Hendaian elkartu ziren negoziatzeko, baina ez ziren akordio batetara iritsi. Hitler: Franco, nik zuri lagundu dizut Españako Gerra zibilean, hegazkinak lagata. Orain zuk niri lagundu behar didazu 2. Mundu Gerran. Franco: Bale, baina Frantsesen coloniak eman behar dizkidazu. Hitler: Zu zorrrrratuta zaude Frrrrranco, you arrrrre crrrrreicy! Narratzailea: Hiru hilabete beranduago Franco eta Mussolini italiako Bordighera herrian elkartu ziren. Hitlerrekin gertatu zen bezala, Mussolinik 2. gerra mundialerako laguntza eskatu zion Francori. Mussolini: Kaixo Franco, nik zuri lagundu nizun gerra zibilean eta orain zure laguntza behar dut 2. gerra mundialerako. Franco: Asko sentitzen dut baina ezin dizut lagundu, Espainia oso gaizki gelditu da gerra ostean. Mussolini: Ez duzu zure hitza bete, bugiardo (mentiroso) bat zara!! Narrantzailea: Horrela bukatu zen Españako gerra zibila eta Hitlerrek 2. Mundu Gerra galdu zuen. Frantzia, Inglaterra eta Rusia, eta gero Estatu Batuak elkartu zirelako. Antzerkia (4): Lapurreta
Antzezleak:
Salahdin,
Hassan
Arutz. Narratzailea: Kaixo guztioi, gu Salahdin, Hassan eta Arutz gara. S Txoko txoko te te, choco la , choco te, txokola torta! H Salahdin, zergatik egin duzu hori? S Zergatik horrela da jolasa. Ahal duzu barkatu, Hassan? H Bai, baina ondo portatu zaitez. s bale h,s la la la la s,hassan hassan Antzerkia (5): Aisialdia egokia: kirola / Aisialdi desegokia: taberna zuloa
Ainhoa Pura -fabrikako lantegia Myriam Ainhoa - Maren Ane -Amalur Houda- medikua eta narratzailea
Narratzailea H: Bazen behin, Amalur deituriko neska bat pilotarekin jolasten ari zen, eta lagun batekin topatu zen. A- Kaixo lagun on! M-kaixo! A-Fabrikara noa badatoz? M-Bale P -kaixo M+A- kaixo A -zer egingo duzu denbora librean? M-tabernara joango naiz edatera. A-nik kirola egitera joango naiz obeto A-Edatea gaizki dago,fabrikako lantegia P- Zer nahi duzu A-Maren tabernara berriro joan dela P-ze gaizki, joango naiz bronka botatzera A-bale P- aizu Maren!!! Edatea ez da ona, gauza bat pasatzen bazaizu ez dizugu kasurik egingo. PUM PUM!! A- Maren Maren ! Lagunduuu! P- Zer pasatu da? A- Lurrera jausi dela, medikuari deituko diot azkar. H- Kaixo, medikua naiz. A- Kaixo, etorri azkar mesedez. H-Zer gertatu da? P- Lurrera jausi da. H- Hospitalera eraman behar diogu azkar! Narratzailea H: Maren hospitalera doa eta Amalur eta fabrikako langileak bisitatzera doaz… A- Espero dut ondo egotea. H- Zuen laguna ondo dago. Kolpe handia hartu du baina sendatuko da. Narratzailea H: Maren hospitaleko ohean esnatzen da. M- Kaixo lagunak, ez dut berriro egingo. Orain egun batzuk hemen gelditu behar naiz ondo sendatzeko. Denak: Eskerrik asko ikusteagatik! Badakizue asko edatea ez dela ona eta zaindu behar zaretela. Antzerkia (6): Bizitza bideo-jokoetan
Antzezleak:
YASSIR
YERAY
ARATZ
MOHAMED
IKER


Narratzailea: Ekaitzeko egun batean, bost lagun bideo-jokoetara jolasten ari ziren. Bat-batean, euri asko hasi zen eta mobilak busti-bustitak geratu ziren. Soinu hau egiten zuen: pisu pint (SOINUA). Pantailak zuriak jarri ziren eta bideo-joku barruan sartu ziren bost lagunak. Narratzailea:Lehenengo jokoa Fortnite izan zen. Hor, Yassir, Mohamed eta Iker partida bat jolastu zuten, baina oso zaila izan zen irabaztea. Botxito:Ez duzue irabaziko, blue blue pio pio pio. Mohamed:Bai irabaziko dugu. Onenak gara! Botxito:uu galdu dut? Yassir: Bai, galdu duzu! Oso onak gara! Botxito: Nik ez dut inoiz galtzen! Iker: Barkatu, zelan jolasten da Fortnitera? Aratz: Beste jokalari batzuk hiltzen joaten zara eta defendatzeko egurrezko edo material desberdinetako taulak dauzkazu. Iker: A, eskerrik asko Aratz! Aratz: Ezergaitik. Narratzailea: Behin irabazita eta jolasa denek ulertu zutela, Yeray eta Aratz pouera sartu ziren, eta oso ondo zaindu zuten. Yeray: Pouean gaude begira, hor Pou bat dago ikusi, ikusi! Oso ona da. Lo egiten du, gurekin jolasten du eta gauza asko egiten ditu.
Pou: ñam (Kaixo Aratz eta Yeray nola zaudete?) Aratz: Oso ondo. Yeray: Zelan ulertzen diozu pouari? Aratz: Sekretua da… Narratzailea: Pou-a ondo zaindu eta gero, Poppy Playtimera sartu ziren, eta oso beldurtuta zeuden. Poppy playtime oso beldurtia da eta huggy wuggy mounstroa ez dugu ikusten. Iker: Oso beldurtuta nago. Aratz: Bai bai beldur asko ematen du. Huggy wuggy:kaixo cracks Denok:aaaaaaaa¡ Huggy wuggy : ez dut lagunik. denok: ez da egia, gu zure lagunak gara. Narratzailea:Ondoren, Yassir eta Mohamedek FC24ra jolastu zuten. Eta 10-10 geratu ziren, Mohamed Barca zen eta Yassirr Eibar zen.jnhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhh Yassir:Mohamed beste batean irabaziko dizut. Mohamed:Ikusiko dugu. Narratzailea: 2 ordu eta gero brawl starsean sartu ziren, eta bi talde egin zituzten, bat Aratz, Mohamed eta botxito bestea Yassir, Iker eta yeray. Eta lagun bat aurkitu zuten. botxito:ni spike naiz pertsonai hoberena. yeray: hori egia da. pium pium pium! Yeray:irabazi dugu. Iker: ja ja irabazi dugu. Aratz: Nik ez dakit jolasten. Denok:Ba lagunduko dizugu. ARATZ: Bai bai bai bai bai bai bai mesedez. Narratzailea:Orduan, Mohamed,Iker,Yeray eta Yassirrek Aratzeri brawl starsera jolasten lagundu zuten. Aratz: eskerrik asko laguntzagatik! Denok: Ez horregatik Aratz. Narratzailea: Ondoren among us-era sartu ziren, eta impostorea Aratz zen. yassir: ja ja irabazi dugu. Iker:bai, bai irabazi dugu, ez dut sinesten hori Inpostore samar bat zela! Yeray: Baina… non dago Aratz? Mohamed: galdera ona? Yeray: Horregatik pouari ulertzen zion! Iker: Eta hain arraro portatzen ari zen… Narratzailea:Gero Aratz eta Yeray Geometry dashera jolastu zuten. Baina saila izan zen, zeren eta pintxo asko zeuden. Aratz: Laguuuuunnnnduuuuuu meeeseeeeedeeez! Denok:Aratz trankil lagunduko dizugu! Aratz: Azkar mesedez! Narratzailea: Bost minutu pasatu eta gero… Aratz: Ufff se lasaitasuna. Rop top: Listo! Prest al zaudete? Denok: Zertarako eta zein zara? Rop top:Ha ha ha ha ha ha 1 2 3 ya! dasharen irabaslea: Huts egiten didazue! Rop top: Irabazteko bizitzarik ezin duzu galdu. Aratz: Geometry dasha pixka saila da. Narratzailea:Ondoren cupheadera iritsi ziren eta hor Yeray, Yassir, Iker eta Aratz zeuden. Yeray tipularen aurka , eta Aratz patataren aurka, aldiz, Iker azenarioaren aurka eta Yassir bupi handiaren aurka. Tipula: Ez jo mesedez zeren eta ez dut negar egin nahi. Patata: ha ha ha ha ez duzue irabaziko. Azenarioa: Ze onak gara, ez duzue irabaziko. Hipno elemental. Aratz:Hori pentsatzen duzue, zuek ez duzue irabaziko. Aratz en copia2:Zu zara?plsi pu plsi pu. Bera da! Aratz: Zein? Aratz ejercitoa:Beraren aurka! Narratzaile: 5 minutu beranduago… Aratz: aaaaaaa a bobi… Narratzailea: Behin CupHeadetik irten zirela, mobilak berriro piztu ziren eta bizitzara bueltatu ziren. Aratz: Baina zer pasatu da? Non egon gara? Denok: Bideo jokoetan egon gara Aratz. Iker: Oso ondo pasatu dugu! Denok: Espero dugu egunen batean bultatzea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario