Pasa den ostegunean 4. mailakoek Haur Hezkuntzako gela guztietan emanaldi bereziak eskeini zituzten. Bi abesti interpretatu zituzten txirulaz eta abestuz "Txori txiki bat" eta "Binbili Bonbolo". Gainera, abesti bakoitzarentzat haur hezkuntzarako egokiak diren koreografiak asmatu eta dantzatu zituzten.
Urduri joan baziren ere, oso ondo atera zen dena. Aho zabalik geratu ziren Haur Hezkuntzakoak!
Hurrengorako beste abesti batzuk prestatuko dituzte eta beste emanaldi bat eskeiniko dute.
Hurrengorako beste abesti batzuk prestatuko dituzte eta beste emanaldi bat eskeiniko dute.
Zorionak 4. mailakoei, artista bikainak dira eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario