4. mailakoak MIXEL DUCAU & ZALDIBOBO taldearen "KOLORE KOLORE" abestia lantzen ari dira.
Talde hau 1991n sortu zuten Mixel Ducau, Joseba Tapia, Mikel Artieda, Beñat Amorena eta Frederic Gallardetek. Melodia eta abesti oso alaiak eta freskoak sortu zituzten, genero desberdinak landuz. 1996an beren bigarren eta azken diska argitaratu zuten "Aio!" izenekoa eta taldea banandu egin zen.
Hona abestiaren letra:
Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.
Urdina...zuk nahi duzu urdina
nik maiteago horia
bien artean ferdea sortuko da
ezkerra, eskuina, gibel edo aintzina
bakoitzak bere bidea
berarentzat onena!
Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.
Amaia, Jonekin maitemindua
zoritxarrez Arantxa da
Jonen amodioa, ze lastima!
alboan beti dauzkat
bai Olga ta bai Olatz
eta nik maitatzen dut Amaia
mundua gaizki egina da!
Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.
Abesti honekin Lipdub bat ere egin zuten Euskal Irrati Telebistako Gaztea kateko Dida saiorako. Hemen daukazue bideoa:
martxa ederra,duzue
ResponderEliminar